Category Archives: si-Iritzi artikuluak

Erika Olaizolaren iritzi artikulua: “Ni eta nire (h)egoa”

Bai, bertigo pixkat eman dit. Bai, zalantza egin dut. Bai, nire kapazidadeaz zalantza. Bai, yuyua eman dit. Bai, ez dut lehenengotik bai esan. Bai, nire burua epaitzen ari naiz. Kapaz izango ote naiz? Iritsiko ote naiz? Konpromezua hartzeko prest egoteaz … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Alazne Arrutiren lehenengo kolaborazioa: “Inguratzen gaituena”

Batzuetan nahi baina gehiago kostatzen da, inguratzen gaituen munduarekin harremantzea. Akaso izango da lanaldiaren zama, errepidean arretaz gidatu nahia, nekea edota gogo gabezia. Baina zenbaitetan, errutinatik irten eta erraietan eramateko modukoak bizi eta bazkatzen ditugu. Irratian, abesti berriren batek barrenak … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado Da Rocharen lehenengo iritzi artikulua: “Klasikoak birziklatuz”

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarekin elkarlanean, Unibertsitate Pabiloian zabaldu dute “Walden” izeneko erakusketa bat, apirilaren 30ra arte. 31 grabatuez osatuta, artista bakoitzak Waldenetik esaldi bat aukeratu eta ilustratu du. Walden dugu Henry David Thoreauren libururik ezagunena, hamaika ediziotan munduratua izan … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Goiatz Labandibarren iritzi artikulua: “Baina, zeri buruz hitz egin duzue?”

Baina zeri buruz hitz egiten duzue? Zer dago esateko liburu bati buruz, gustatu zaizun edo ez kenduta? Sekula irakurle talde batean parte hartu ez dutenak zeharo harritzen ditu liburu bera irakurri, elkartu eta hari buruzko iritzia partekatzeak. Harrituta galdetu izan … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Ugaitz Agirreren kolaborazioa: “Hamaika koloreko errealitate ilunak”

Noizbait poema bat idatzi nuen hitz hauekin hasita: “Pesimista jarrita idatz nezake. Gorrotoz eta panfletismoz zera jator, goxo eta puta hau iraindu eta mehatxatu erosotasunaren tribunatik. Axola handirik ez gainerakoak.” Hartara bultzatzen nauten berriak egunero ate joka ditut, bata bestearen … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Aintzane Usandizagaren kolaborazioa: “Atsegin dut, baina ez hainbeste.”

Izarok hamaika urte ditu. Kakalardo bat, armiarma bat ikusten duen aldiro ezin dio emozio txilioari eutsi. Ezin saihestu. Atzamarretan hartzen du, eskuetan egiten dion kili-kilia gozatuz, koloreei so. Besteei kontatu nahiko die kakalardoaren inguruko hainbat datu bitxi, harentzat liluraz, sinetsi … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Goiatz Labandibarren iritzi artikulua: “Badira norbaitzuk”

Inor ez andreak titularra jarri zion Amagoia Gurrutxaga kazetariak Berria egunkarian publikatu zuen artikulu bati (2018ko maiatzaren 27an). Bertan, 1930ean Zarautzen ospatu zen Andereño Idazleen Biltzarraren berri ematen zuen. Eta hara non, artikulu horri esker jakin nuen bazirela nire herriko … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Ugaitz Agirreren iritzi artikulua: “Eta aurtengo urrezko saria…”

Bi anaietan zaharrena naiz. Behin baino gehiagotan dantzako entseguetara goazenean, esana digute “anayak ematezue”. Ironia kutsuaren azpian antzekoak garela esan nahi izaten du batek baino gehiagok, baina ezberdintasunak nabarmentzea gustatzen zaigu hain berdinak ez garela adierazteko. Eta ezberdintasunak aurkitze horretan, … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Aintzane Usandizagaren testua “Sinadurak” atalean: “Barreen inbentarioa”

BARREEN INBENTARIOA Itxi begiak. Eta imajinatu zure barrea. Ez, ez naiz irribarreaz ari, karnetean sekula nahi bezala ateratzen ez zaizun keinu ezeroso horretaz; ez eta pantaila distiratsuetatik gero eta bikainago, gero eta zuriago marrazten duzun zirrikitu neurtu hortaz. Barreaz ari … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Goiatz Labandibarren iritzi artikulua: “Seko erotutako voyeurrak”

Voyeurismoa gaixotasun psikikoen zerrendan dago (oraindik). Hala irakurri nion Diana J. Torresi Pornoterrismo saiakeran, duela gutxi. Gaixotasun gisa tipifikatuta dago, beraz. Beraz, idazleok erotuta al gaude? Asko idatzi da psikiatrikoetan egon diren idazleez. Duela gutxi Berriak igandeko erreportaje oso bat … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment