Category Archives: Agenda

Katixa Agirreren “Atertu arte itxaron” nobela mintzagai

Katixa Agirreren Atertu arte itxaron (Elkar, 2015) nobela mintzagai izango dute.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Atxagaren “Txoriak kolpeka” liburuaz solasean

Bernardo Atxagaren Txoriak kolpeka (Pamiela, 2014) liburuaz solas egingo dute. IKUS liburuaren aurkezpena IRAKURRI egileari elkarrizketa

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Joan Mari Irigoienen “Txantxanberde kantaria” poesia liburuaren aurkezpena

Joan Mari Irigoienek Txantxanberde kantaria poesia liburu berria aurkeztuko du, egileak berak editatua, “altzatarrei bereziki eskainia”. Imanol Irigoienek liburuaren azalerako egin dituen irudiak egongo dira ikusgai. Juan Ramon Makusok aurkeztuko du ekitaldia.

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

“Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia

Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak (maitasun lubrikatua): gartzelari buruzko gogoeta musikatua” errezitaldia egingo dute. “Hautatutako testu, kantu eta irudien bitartez kartzelako erloju-goilare-izararte-izaretatik bidaia egitea proposatzen dizuegu solasaldi musikatu eta gogoeta partekatu honen bitartez”.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Danele Sarriugarteren “Erraiak” mintzagai

Danele Sarriugarteren Erraiak (Elkar, 2014) nobelaz solas egingo dute. Hitzordu honen uberan: Danele Sarriugarterekin elkarrizketa

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

“Frankenstein” mintzagai

Mary Shelleyren Frankenstein (Erein-Igela, 2013) nobela aztertuko dute Igorreko kultur etxean. Itzultzailea: Iñigo Errasti.

Posted in Agenda | Leave a comment

Markos Zapiainen “Saizarbitoria eta iragana” saiakeraren aurkezpena

Markos Zapiainek Saizarbitoria eta iragana saiakera aurkeztuko du Susa argitaletxearen eskutik.

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Iolanda Zuñigaren “Post-it bizitzak” mintzagai

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak (Pasazaite, 2014) liburua izango dute berbagai. Itzultzailea: Iñigo Roque.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Itxaso Martinekin ‘Ni, Vera’ liburuaz solasean

Itxaso Martin idazlearekin Ni, Vera (Elkar, 2012) liburua izango dute hizpide. Albiste honen uberan: Elkarrizketa

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Xerezade artxiboaren jaia

Lau urte daramatza martxan Xerezaderen artxiboa literatur podcastak, entzuteko literatura ardatz. Jasone Larrinaga eta Ana I. Morales itzultzaileen proiektua. Beren ibilbidea ospatzeko jaia antolatu dute Bilbon, hirugarren aldiz. HEMEN topatuko duzue informazio guztia.

Posted in Agenda | Leave a comment