Category Archives: Erakusleihoa

“Rock & Nora” emanaldiaren estreinaldia

Irati Jimenez eta Pettik “Rock & Nora” izeneko emanadia estreinatuko dute azaroaren 19an (osteguna) 18:30ean Bilboko Elkar liburu-dendan (kontuz, hainbat lekutan 18an zela azaldu da!). “Elementu mitologikoak ugari, likantropoak eta banpiroak, baita aingeruak ala ametsetan alfonbra hegalarian ibiltzen ikasi duten … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

X hil da, Alaine Agirreren liburu berria

Alaine Agirre idazle bermeotarrak eleberri bat kaleratu du, X hil da. Maitearen heriotzari buruzko bariazioz osatutako obra da: “Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa… bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den maitalearentzat. Herio eta … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Miren Gorrotxategi, Augustin Zubikarai Saria

Miren Gorrotxategik irabazi du Augustin Zubikarai saria. “33 ezkil” du izena nobela-proiektuak, eta baserri giroan kokaturiko eleberria izango da. “Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat aurkituko du lurpean, eta horren haritik tiraka hainbat gertaera kateatuko dira: belaunaldien arteko talka (eta … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Literatur solasaldiak Arrasaten

Urriaren 28an abiatuko dituzte Arrasaten Kulturateko literatura solasaldiak, Mo Yan idazlearen Hori da umorea, maisu! liburuari buruzkoarekin. Garazki Arrula Ruiz-en giatuko ditu saioak. Hauek izango dira hurrengo hitzorduak: azaroaren 18an Elena Ferranteren Adiskide paregabea, eta abenduaren 17an Jule Goikoetxearen Tractatus.

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Gatazka-ezpalak arte-adierazpenetan

209. alea argitaratu du Jakin aldizkariak, Gatazka ezpalak gai nagusi eta izenburu. Hainbat autorek aztertu dute zer-nolako presentzia eta eragina izan duen euskal gatazka politikoak hainbat esparrutan: artea plastikoak, musika, zinema, literatura, akademia eta feminismoa. Horretan aritu dira, besteak bestea, … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

“Euskal literatura XX. mendean. 25 urte” erakusketa

“Euskal literatura XX. mendean”.  25 urte bete dira Kortazarrek izen bereko liburua plazaratu zuenetik eta urteurrena ospatzeko, Mundakako idazle, irakasle eta euskaltzain urgazlearen lanari buruzko erakusketa antolatu da. Urriaren 16ra arte zabalik egongo da Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara. … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Biodiskografiak erakusketa

Iban Zaldua idazleak pop musikaren eta literaturaren arteko uztartzean oinarrituriko Biodiskografiak izenburuko lana plazaratu zuen 2011n, Ereinen eskutik. Liburu horren gaztelaniazko bertsiorako (Páginas de Espuma, 2015), Alaitz Alberdi ilustratzaileak Zalduak aukeratutako diskoen azalak moldatu zituen. Lan horiek ikusgai daude Gasteizko … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Katakrakeko irakurle-taldeak

Aurten ere irakurle-taldeak izango dituzte Iruñeko Katakrak liburu-dendan. Ohiko irakurle-taldean nazioarteko liburuak irakurriko dituzte, euskarara itzuliak. La Casa Roja taldean, aldiz, nazioarteko poesia irakurriko dute, gaztelaniaz. Komikiak (eta euskara) for dummies taldean, iazko ekimenari jarraikiz, euskarazko komikiak irakurriko dituzte hizkuntza … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Elearaziren ondarea

Hiru urtez martxan egon eta gero, eten egin zen elearazi.eus atariaren jarioa. Aurreko martxoan izan zen hori. “Dena den, azken festa bat ospatzea erabaki genuen, azken lan- eta irakurketa-festa bat: digitala zena paperean gordetzeko grinaren emaitza duzu hauxe. Horretan ibili gara azken … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Kortxoenea bizirik

Asteburu mugitua bizi berri dugu euskal kulturgintzan. Batetik, Tabakalera gunearen irekiera polemikoa, zeinean egitarauaren barruan aktuatzen zuen Pottors ta Kilto taldeak Kortxoenearen aldeko aldarria helarazi zuen, antolatzaileen egoneza sortuz. Bestetik, Kortxoenea eta Kukutzaren aldeko manifestazioak Donostian eta Bilbon hurrenez hurren. … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment