Category Archives: Amuak

Txakur Gorria eta “Xixili”

Iaz ezagutu genuen Txakur Gorria kolektiboa, eta elkarrizketa egin genien lehen argitalpenen harira: Txakur gorria, Hizteria eta Atea irekiko ez lidaketen pertsonen etxean leihotik sartu nintzenekoa. Hizteria liburu kolektiboko pertsonaia bat da, hain zuzen ere, Xixili lan berriko oinarria: histeria … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Catherine Maurisseren La Légèreté: Charlie Hebdoren osteko komikia

2015eko urtarrilaren 7an Charlie Hebdoren aurkako atentatua Izan zen Parisen. Hamabostekari satirikoaren aurka bi gizonek egindako tirokatzea izan zen. Hamabi pertsona erail zituzten, eta beste hamar larriki zauritu. Al Qaedak aldarrikatu zuen atentatua. Catherine Meurisse Hizkuntza modernoak eta Artearen Historian … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Hau ez da poeta bat (edo bai)

Iñigo Astiz:   Eric Dicharry: Ixiar Rozas eta Itziar Imaz:

Posted in Amuak | Leave a comment

Pasoliniren Teorema: liburutik filmara, edo alderantziz

Egoera ekonomiko onean den familia burges batera iritsi da arrotza. Fisikoki erakargarria da, karisma pertsonal handikoa, aingeru kutsuko deabru ederra. Banan-banan seduzituko ditu etxeko biztanle guztiak, haiekin oheratuko da: neskamea, semea, alaba, ama, eta azkenik, ustez familiaren ongizatearen buru den … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Zadie Smith: Ametsen Hiriko idazlea

1975ean jaio zen Zadie Samith, Londresen. Jamaikarra du ama, eta ingelesa zuen, berriz, aita. Gizarte-etxebizitzen auzo batean hazi zen, baina, eskola emaitza bikainak direla medio, Cambridge unibertsitatean egin zituen ikasketak, Ingeles Literaturari buruzkoak hain zuzen. Kantatzea eta dantzatzea gustuko izan … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Sarah Kane: saminaren ahotsa eta gorputza

Ez duzu topatuko literatur antologietan (antzerki idazlea zelako?), ez antzerki egile ezagunenen alboan (emakumea zelako?), ez posdramaren azterketarik garaikideenetan (gordinegia zelako?). Eta hala ere bere eragina handia izan da, bere lanak taulara eramaten dira behin eta berriz, goiz hil bazen … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

“Eta ez da gailenduko heriotza”

Eta ez da gailenduko heriotza   Eta ez da gailenduko heriotza. Bat izango dira gizon biluzi hilotzak Haizeetako gizona eta ilbeherarekin. Beren hezurrak garbi, eta hezur garbiak galtzean, Izarrak izango dituzte ukondo eta oinen atzetik. Erotu arren, ez dute galduko … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Oscar Hernandez Campano: sekretuen azalerak

El guardian de los secretos liburuko protagonistak izen esanguratsua du: Enara Bihotza Connoly, euskal erroak izan arren aspaldi Euskal Herritik kanpo bizi den familia bateko alaba. Ezustean euskal erro horiek sekretuan konpartitzen dituen gizon heldu bat zaindu beharko du, Miguel … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Gabriel Kortaren “Maitasunaren indarra”

Gabriel Kortak 80eko hamarkadan hasi zuen ibilbidea literaturan: Isiletik (Ustela, 1980) eta Okaranak (Susa, 1986). Ondoren isilaldi luzea etorri zen, gaixotasun psikikoen atzaparretan jausita. 2002An bueltatu zen argitaratzera, bere iguruko hainbat lagunen eta idazleen laguntzaz, Harri hautsiak izeneko lanarekin. Autoedizioaren … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Maskulinitateen barra kodeak Carlos Negroren poesian

Barra kodea Zer EZ naizen: Ez naiz txokolatezko gaileten printze urdina. Ez naiz akziozko film bateko gihar multzoa. Ez naiz igogailuko atean pasatzen utziko duzun irribarre adeitsua.   LEHENIK, BIGARRENIK eta HIRUGARRENIK zer ez naizen: Lehenik ez naiz eskopetaduna. Bigarrenik … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment