Category Archives: ag-Liburu-aurkezpenak

Anne Sexton, Sophia de Mello eta Gabriel Ferrater idazleen antologien aurkezpena

Susa argitaletxeak hiru liburu berri aurkeztuko ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan: Anne Sexton, Sophia de Mello eta Gabriel Ferrater idazleen antologiak izango dira Munduko Poesia Kaierak bildumako 7 eta 8 eta 9 zenbakiak. Anne Sexton poeta iparramerikarra Harkaitz Canok … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Iñaki Irasizabalek “Aita gurea” nobela aurkeztuko du

Iñaki Irasizabalek Aita gurea nobela aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik. Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeak… eta makina horiek guztiak erabiltzen … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Mariama Bâ-ren “Hain gutun luzea” liburuaren aurkezpena

Argitaletxea EDO!k Mariama Bâ-ren Hain gutun luzea liburua aurkeztuko du. “Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat da Hain gutun luzea. Nobela hau irakurtzeak, Afrikako tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Ramatulayeren begiradari eta ahotsari esker, … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Mikel Ayllonek liburu berria aurkeztuko du gaur

Mikel Ayllonek Ez tiro egin anbulantziei liburua aurkeztuko du gaur, Gasteizko Elkar dendan. Hitzordu honen uberan: Mikel Ayllonen liburu-aurkezpeneko albistea (bideoekin)

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Joan Mari Irigoienek “Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)” liburua aurkeztuko du

Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) poesia liburua aurkeztuko du E·lkar argitaletxearen eskutik. Sinopsia Kontua, izan ere, zera da, iaz ere betean harrapatu zintuela gau ilunak, ustekabean harrapatu ere: egia da zortzi bat hilabete lehenago esklerosia zenuela esan zizutela, … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Mikel Ayllonen “Ez tiro egin anbulantziei” liburuaren aurkezpena

Mikel Ayllon-ek Ez tiro egin anbulantziei eleberria aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik. Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… … Continue reading

Mikel Peruarenarekin “Su zelaiak” nobelaz solasean

Mikel Peruarenarekin Su zelaiak (Susa) nobela berriaz egingo dute solas. Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6.000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian hondatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldi oso bat sakrifikatu zen. Baionako Infanteriako … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

“Ukabilak eta loreak” liburuaren aurkezpena

Julen Belamunok Ukabilak eta loreak liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik. Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen “Islandiera ikasten” liburuaren aurkezpena

Antonio Casado Da Rochak Islandiera ikasten poesia liburua aurkeztuko du Utriusque Vasconiae-ren eskutik. Ur Apalategi editorea izango du bidelagun, eta aurkezpenaren ostean edaria eta Islandiako mokadutxo bat eskainiko dira. IRAKURRI egileari eginiko elkarrizketa

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment