Category Archives: ai-Irudiak eta hitzak

Jakarik ez

Hotza zen arratsaldea eskolan haurroi jakak janzteko esan nien batzuek jarri bai besteok ez. Arratsaldeko argia desagertu zen algara, korrika eta jokoen artean hotz beltza ekarriz; nire letania hasi nuen berriz jaka gabekoak behartuz Trevorrek jakarik ez omen zuela zioen. … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

‘Zenbaki’ diskoa osorik entzungai Mudoh-ren eskutik

MUDOH-ren atzean Aitor Monje dago (Berriz, Bizkaia, 1973). Yakuzi rock taldean kitarra jotzen du. Hiru lan luze atera dituzte jada eta 2006an Villa de Bilbao irabazi zuten, ondoren Euskal Herri barnean eta kanpoan hainbat kontzertu eman zituzten. Ipuin motzei eta … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Gure arropak

Herriz herri ibili ziren Imanol eta Mattin Epelde anaiak ‘Komuneko paperean’ errezitaldia eskaintzen. Errezitaldiko poemak ez ohiko euskarrian jarri zituzten irakurleokin komunean… komuneko paperean argitaratuta. Oraingo honetan ‘Gure arropak’ testuaren harira egindako bideoa estekatuta testu haietara bueltatzeko proposamena luzatzen dizuegu, … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Gortinaren atzetik

0saba-izeba eta iloba denei Ama, tankeak daude topoanhiru.Etxera ailegatu orduko, partea inork ez zidan esan Aitzolek ikastolaradordoka txikia eraman zuelakontatuko zutenetxerakoan gehienek,baina ze interes zuen harknire bizitza sekretuaren aldean inork ez zidan esan Aita, erruberen suzko barrikada dagoMamut inguruan.Etxera ailegatu … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | 1 Comment

Ibai Maritxalar eta Oliveira

‘Oliveira Lander Garro idazlearen “Kontrarioa” liburuko pertsonaia nagusia da. Lander nire lagun mina denez eta honek ezer eskatu gabe, azalerako pintura bat egitea pentsatu nuen (azkenean atera ez zena). Idazte prozesua hurbiletik jarraitu nuenez eta sortzen ari zen istorioak harrapaturik, … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | 1 Comment

Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian

KRISTALAK hautsiak diren leihoen ikuspegian ez dago ez egunsenti, ez ilunabarrik. Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian eguzki izpiek baino ez dute argitzen gelen larrimina, objektuen atsekabea, goizaldeko bisitarien asaldura. Kristalak hautsiak diren leihoen ikuspegian ezin da barrurantz begiratu, beira kantoien … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Idoia Beratarbideren ‘Memoria zulatua’ erakusketa

—————————————————————- Zulo arteko printzez eginak garahustasunari ebatsi ahal izan dizkioguniragan haragiztatuen taupada haziez. Idatziz jasota jaio ohi gara duela zenbait mendehari mendrez sostengatuta etazuhaitz izan ginena oroituko duten garaien bidean. Bata bestearen begietara noiz etorrikozatika osa daitekeen esperoa da gureaortzaizera … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Itsasotik gertu

Itsasondoan bizi nahi dut itsasora begira itsasoan baina bitartean… itxaroan eta begirada olatuez betetzen saiatzen itolarrian gatza gatza gatza sodio kloruro eta iodoaren kimikak harrapatu hara! portu batetik pasatzean pirata bat ikusi du; bere ontzia konpontzen piraten banderaren ondoan itsasertzean, … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Kamaleoiaren Pozoia II

Ez dut nere bizitzan inongo egirik Teori ta hipotesiak eraikitzen ditut Hauek aberastuko dituen erantzunen Bila etengabe lanean, geldi ezinik Noiz arte jarraituko duzu iraintzen Zure egiarekin bat ez daudenak Zure egia hausnartzen ez dutenak Ukatu ta zure mundutik ezabatzen … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Auzoko amona

Egun askotan egin nituen bidaia haiek auzoko amona harekin. Distantzia bera ibiltzen genuen, baina bakoitzak bere bidaia egiten zuen. Badaezpada ere ordu berean irteten nintzen ahal nuen guztietan berarekin topo egiteko. Munduan ondoen ulertzen ninduena bera zela pentsatzen nuen. Ordulariari … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment