Category Archives: ai-Irudiak eta hitzak

Oier Gonzalez Bilbatuaren lau testu

Egunero esnatu behar dudalako. Zirrara. Espetxeak suposatzen duen eraso etengabeari aurre egiteko, baliabide ezberdinak dauzka presoa. Batzuk drogaren laino artean buruak murgilduta ezabatzen dituzte leihoetako barroteak. Bestetzuei gorputzaren edertasunarekiko obsesioak zulotik aldentzen uzten die, gihar kolpeka murruak eraistea helburu agian. … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Fotonobela bost arnasalditan

Ze aldetatik kontatzen den. Hortxe aldea. Zuk esango duzu zuk begiratu zenidala lehendabizi. Gauza bera esan dezake kamaradun tipoak. Baina hari ez nion deitu. Zuri bai. Ez galdetu nola. Zuk ere ez zenuke jakingo esaten nola entzun zenuen soinurik gabeko … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Imanol Ibaibarriagaren bi poema

BasajaunHaize leunakarboletako orriaklaztantzen dauzamak haurraren bekokia lez. Eleder bahitu daulaBasajaunek zabaldu da bazterretan,inork be ez dakiala nondikhasi bilatzen. Gopegiko harizti ilunetanoihu luze mingarriaentzun da,zaldi basatien trostakmendi larreetan zabaldu dira,trumoi dardartiakargi urdinezilunabarra tapauteaz batera.Eta han,urrunean,pinuak zeharkatzen,izkutuko oilagorra lez,ziztu bizian doa Basajaun,aringa-aringanneska … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Oier Gonzalez Bilbatua eta ‘Lagun Izoztua’

2010eko azaroak 26. Aupa, Espetxea oso errealitate zurruna bada ere, aldiro, tolesdura txikiekin topo egin liteke, marra horizontal eta bertikalez gainezka dagoen paisaia hausten duten tarteak. Tolesdura horietako batean osatu ahal izan nuen honoko bideo hau… eta beste moeta bateko … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Egunero esnatu behar dudalako: Fikzioa eta errealitatea

Fikzio bat idaztean, fikzioak berak zenbat du asmakizunetik eta zenbat errealitatetik? Errealitatearen hariaz jositako fikzioak ateratzen zaizkit tekla artetik, ezin ekidin dezaket, zer edo zer asmatzeko oinarriak erreala behar du izan. Oinarri horri ertzak nabarmenduz edo ezkutatuz errealitate berriak (hain … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Etorkizuneko telebista

Eguerdiro bezala, azpila hartu eta egongelara joan zen. Egun hartan, aurrekoetan bezalaxe, entsalada bat prestatu zuen. Oraingo honetan, aurreko egunean geratutako pasta ipini zion letxugari gainetik. Arto ale batzuk, tomatea eta tipula aski izaten zituen Anek entsalada gozoa prestatzeko. Telebista … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Neuk ere gogoan dut

Ledesmako barberuarenganaeramaten ninduten zazpi-zortzi urterekin. Portzelanazko aulkiak ziren, zuloak jesarlekuan, larruzko buru-azpikoa, izerdia eskuetan irudipen guztian izerdia. Dena erraza zen garaian Ilea moztu orduko ezkutatzen ziren eskuak, labanarekin aieruz hil nintzakeela pentsatuz azalean pausatu eta laztasunaren zarata, mina. Izerdia eskuetan … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Bakoitzak bere ikuspuntua du

BAKOITZAK BERE IKUSPUNTUA DU (euro moneta unitatearekin irakurtzeko poema) “Bakoitzak bere ikuspuntua du” dio hilean 2700 jasotzen dituenak. “Masaila sorbaldatik bereiziko dizugu” dio hilean 682 irabazten dituenak. “Bilatzen ez duelako ez du lanik…” dio 1500 jasotzen dituenak eta “… ze … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

zintzotasuna: askatasuna

Besteon tontakeriekin barre egitean, irribarre faltsu bat nire aurpegira datorrenean, nire parte bat hiltzen dihoa. Hain astiro, non ez-materia bihurtzen den segundu horretan hotza sentitzen dut. Hipokresiaren izotzarekin koktel posoitsu bat edaten ari naizela badakidalako. Besteon aurrean ederragoa agertzea norbere … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Gogoan dut

Geure istorioak nondik datozen galdetzen digutenean, ezin erantzun geratzen gara askotan. Beti, egia esateko. Izan ere, nondik datoz geure liburuetan azaltzen diren kontu, istorio, tonu eta manerak? Psikoanalisten gisa, halako eta horrelako gauza bat hartu eta hariari tira egin diezaiokegu. … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment