Category Archives: ai-Poemak

Poema bat, Karmele Jaioren eskutik

  HITZ HORIEK   Nahiko nituzke hitzak biluzik. Ume batek lehenbiziko aldiz erabiltzen ditueneko zentzuaz. Nahiko nituzke hitzak arrautza-irinetan pasatu gabe, uretatik atera berritako arrainak bezain distiratsu. Nahiko nituzke paretan gogor jotzen duten pilotak, oihartzuna sortu eta bizi-bizi bueltan datozenak. … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

“Denbora bere lekura”, Gerardo Markuletaren poema liburu berria

Zenbateko boterea ematen diogu denbora pasatuari gure denbora presentean? Nostalgiarik gabe, poeta atzera begira jarri da, aukera bakarra aurrera bidea dela jakinik. Handik “nerabezaroko argazkiak, leiho irekiak, tiradera ezkuturen bat, akuarela lurrintsuak, oheko oihartzunak…” jaso ditu poema berriotan, Erein argitaletxearen … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Garazi Ugalde Pikabea eta Gorka Salces Alcalderen poemak

Patxi Ezkiagak eta Irati Goikoetxeak osatutako epaimahaiak aukeratu ditu egile bi hauen lanak: GARAZI UGALDE PIKABEA (Lezo, 1988). Gizarte zientzietako batxilergoa amaituta Gasteizera jo zuen Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egitera. 2011n lizentziatu zen eta gerora ere ikasten jarraitu du, hizkuntzen … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Maiatz 58, eta bi poema

Hauexek izan dira Maiatz-58 honetan parte hartu duten idazleak: Piarres Trounday, Juankar Lopez Mugartza, Luixa Giltzu, Lucien Etxezaharreta, Irati Murua, Estitxi Martinez Diaz, Charlotte Chorhy, Ekhiñe Egiguren Azkune, Marikita Tambourcin, Amaia Iturbide, Joseba Aurkenerena, Ainara Maia Urroz, Jakes Sarraillet, Eric … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Oscar Mansoren “Su guztiak”

SU GUZTIAK Su guztiak, su bakarra Julio Cortazar     Jorge Luis Borges beltza eta esklabo jaio zen ez zuen sekula irakurtzen ikasi ez daki idazten Ez da existitzen El Aleph ez Funes oroimentsuari buruzko inolako kontakizunik   Hirugarren Reicheko … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Gorka Etxeberria Casqueiroren hiru poema

Larunbata, 00:22h Nire gaurko izarra tabernatik urrundu da, baina ez nago bakarrik.   Bero-bero nago. Komunera noa berarekin.   Atea itxi eta komunaren gainean jarri dut, nahi nuen eran, luze. Gero eta beroago nago.   Barrura, suabe-suabe. Gau osoan elkarrekin … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Gabriel Kortaren “Diot” liburuko lau poema

HITZAK ETA POESIA   Neuretu ditut hitzak ez dut gezurrik esaten dena poesia bihurtzen da poetaren begietan baina apaingarri poetikoak amaitu zaizkit eta orain apaingarri berriak sortu behar ditut lukurreriak murrizten nau amaitu dira aipamenak baina utopikoek bizirik diraute   … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Jon Ander Urkiagaren poemak

Jo dezagun autobus geltokian zaudela, eta guardasolak ez zaituela euri tantengandik babesten. Jo dezagun gabardina handi baten barruan galdurik zaudela, eta autobusak etorri bezala doazela, baina, zurea ez dela inoiz heltzen. Jo dezagun alferrik dela erlojuaren orratzei behin eta berriz … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Mari Luz Estebanen hiru poema

Eskapan   Ez gara libre izango emakume izendatuok zaldun modernoen babesa eta baimenari behin-betiko uko egin ezean,   ez gara libre izango emakume izendatuok errai muinean erein ziguten maitatzeko joera konpultsiboa errotik erauzi eta berrasmatu artean,   ez gara libre … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Mikel Ibargurenen hiru poema

  JE T’AIME   Denok dugu capitale de la doleur bat argiak itzaltzen diren hiriburu apatridetan biharamunez musuak eta aditz trinkoak dira nahasten eta denok gogoratu nahi genuke le temps des cerises galdu bat hor nonbait iragan erraustu baten apalean … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment