Category Archives: ai-Testuak

Garazi Arrularen liburu gomendioa

Garbiketa Sofi Oksanen Erein eta Alberdania, Batera Saila (2011) «Esperma horren guztiaren, ile horien guztien, eztarritik sartutako ile guztien ondoren, tomateak oraindik tomate gustua zuen, gaztak gaztarena, eztarrian ile batzuk geratzen ziren arren. Bizirik jarraitzen zuela esan nahiko zuen». Estoniako … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Leire Bilbaoren liburu gomendioa

Lejos de mí decirles (Ediciones Liliputienses, 2014) Mario Montalbettik (Lima,1953) 1978an idatzi zuen bere lehen poema liburua, Perro Negro izenekoa. 1995ean etorri zen hurrengoa Fin de Desierto. Eta horren segidan, Llantos Elíseos (2002), Cinco segundos de horizonte (2005), El lenguaje es un revólver para … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

“Aitona sutondoan ipuin kontari” liburua plazaratu du Maritxu Gaztelumendi Urruzolak

Transmisio eta memoria ariketa eskerga egin du Maritxu Gaztelumendi Urruzolak autoedizioaren bidetik plazaratu berri duen liburuarekin: aitonaren ahotsez Oiartzunen entzundakoak eraman ditu paperera. Ahozkotasunaz mintzo zaigu, hain zuzen ere, Joxe Ramon Zubimendi Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeko kideak liburuaren hitzaurrean: “Ahozko … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Unai Baztarrikaren liburu gomendioa

Onartu behar dut Joxean Agirreren libururik irakurri gabea nintzela baina sorpresa ederra izan da estiloaren garaiotan hain idazkera berea duen idazle bat aurkitzea. Nobela atsegina iruditu zait, xaloa, jauzi handirik gabekoa baina irakurlea, nola jakin gabe, orriz orri lotzen duen … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Iñigo Roque Eguzkitzaren liburu gomendioa

Liburu honek madarikarazi egin zidan berriz neure burua, italieraz ez jakiteagatik, nahiz Visorren edizio elebiduneko orrialdeetan, bikoiti-bakoiti, jauzika ibiltzeak ia osorik ase ninduen. Liburuak badu alde hori: dialektotik italiera batura igarotzen da Pasolini, Friuletik Erromara doan heinean. Bidean, Italia trabeskatzen … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Hasier Rekondoren liburu gomendioa

Bizitzaren kondena gazia Juan Carlos Onettik (Montevideo, 1909) beti izan du beregain zama astunegia: lar sakona da. Ez zuen Gabriel García Marquezen distirarik, Julio Cortazarren aurarik edota Vargas Llosaren hedapen mediatikorik. 1974an ipuin lehiaketa batean epaimahaikide izatearren Uruguaiko militarrek atxilotu … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Arrate Mardarasen liburu gomendioa

Auto-fikzioa egiteagatik, gaiagatik eta kontatzeko eragatik 125 urte dituen eleberria zinez aktuala egiten da. Protagonista, Galiziako markesa alargun gaztea, alaba baten ama, Madriden bizi da. San Isidro goizean mezetara doala,  egun bi lehenago ezagututako señorito andaluzarekin topo egiten du, eta … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Txani Rodriguezen liburu gomendioa

Aparteko egunerokotasuna Iñaki Uriarte, 64 urte zituelarik, literaturgintzan azaldu zen lehenengo aldiz. 2010 urtea zela, Diarios (1999-2003) liburua plazaratu zuen Pepitas de calabaza argitaletxean. Momentu hartan, literaturaz zipriztindutako eguneroko zoragarri bat jaso genuen, eskarmentu, pasadizo eta barne-hausnarketez beteta zegoena. Uriartek … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Josu Jimenez Maiaren liburu gomendioa

Bildu eguzkiaren argia eskuekin Japoniar guztiak ez dira samurai, Japoniako ziza guztiak ez dira shitake, eta Japoniako poesia guztia ez da haiku. Mendebaldean ez bezala, Japoniako zenbait egunkarietan ohikoa da eguneko poema argitaratzea. Horrela hasi zen argitaratzen bere poema xumeak … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Mikel Valverderen liburu gomendioa

George Pelecanosen liburuaren azalak The Wire telesailaren gidoilari gisa aurkezten du egilea. David Simonek sortu eta HBO kanalean estreinatua izan zen telesail honen kapituluak ikusten nituen bitartean, Baltimore hirian gertatzen ari ziren hainbat istorio sinesgarriren lekuko sentitzen nintzen. Pelecanosen liburuetan … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment