Category Archives: ai-Poema musikatuak

Jesus Sudupe eta Juan Luis Zabala: “Larru beltzez”

Kantuaren aurkezpena, Juan Luis Zabalaren eskutik: “Txistu eta biok nobela irakurri baduzue, Txistu gure txakurrarekin paseoan mp3a belarrietan Radio Marca entzuten irudikatuko nauzue seguru asko, futbol partida baten emanaldia entzuten, edo Real Madril taldeari buruzko tertulia morboso bat bestela. Baina … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak, Amuak | Leave a comment

Jon Miner eta Oier Guillan

Begi kiskaliek ahanztura dute xede ezer gertatu ez balitz bezala zer gertatuko baten bidean begi kiskaliek etorbide osoak izoztuko lituzkete kantoietan malkoak eskatzeko arren ezerezaren bidaiari grisei   min bat dut agerian iraganaren lausoak busti dizkit xamurki ezpainak nor edonoren … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Rafa Rueda eta Gabriel Aresti

Gabrielen lekua sentikariko momenturik elektrikoenen artean dago “Egia bat esateagatik” kanta, Naia Membrillera eta Iban Urizar musikarien laguntzarekin jotzen du Rafa Ruedak. Egia bat esateagatik, alabak hil behar bazaizkit, andrea bortxatu behar badidate, etxea lurrarekin berdindu behar bazait; Egia bat … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Andoni Arcilla eta Koldo Izagirre

Azalaren diseinua: Alain Urrutia. Bolueta-Sestao 06.13 hurrengo geltokia…         Piccadilly Circus! hurrengo geltokia…         Újpest-Városkapu! hurrengo geltokia…         Alto dos Moinhos! hurrengo geltokia…         Bronx! hurrengo geltokia…   … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Jon Miner eta Leire Bilbao

OINEN ARTEKO HUTSUNEA   Erortzean izan da hegan egin dudan une bakarra beherantz hegan.   Kitzikatzen nau lur hartzearen bertigo eta lilurak segundoetako lotura ezak amildegia naiz horrelakoetan.   Nire oinen arteko hutsunetik mundu bat pasatzen da inoiz zapalduko ez … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Tagged , | Leave a comment

Ander Fernandez eta Asier Sarasola

  Haizearen kontra Haizearen kontra nekez egin daiteke aurrera hitzek hostoek adina pisatzen dute   paretak ez dituzte jasotzen zerbaiten alde egiteko inoren aldean egoteko aldeak areagotzeko baino   paretaren kontra ez dago bizitzerik hostoek badakite haizeak har nazala aldean … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Tagged , , , | Leave a comment

Jon Miner eta Ekhiñe Egiguren

MUNCH-EN OIHUA Poema bat idatzi nahi nuke non zerua bat batean odolusten den; sugarretan kiskaltzen diren hitzak eta lurruntzen diren izotzak. Ikaratzerainoko poema bat idatzi nahi nuke; dardaraz utziko nauena amaitu ondoren ere; labana bezain zorrotz haizea mozten duen oihuak … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak | Tagged , | Leave a comment

Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Portu zaharra eta, uhainen artean portua baino zaharrago dirudien bafora portura arribatzen. Aidean hiruz-palau kaio biraka.   Neu naiz bidaia luzearen ondoren portura sartzen ari den bafora, neu naiz uhainak, neu naiz portua, neu naiz hirulau kaio horietatik bakoitza. Eta … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Gotzon Arrizabalaga eta Juan Ramon Makuso

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Jon Miner eta Jose Luis Otamendi

LEHOINABAR BURGESTUA   haginlari herri batean bizi naiz ez geure ahoa beste banderarik ez demaseko itxaropenik bada hilerri bat urtaroen lekuko eta euria kristalaren kontra garbitzen duten autoaren eskuilak   harlauza bustiak zanpatuz egiten dut lanerako bidea jende ezaguna adeitsu … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak | Tagged , , | Leave a comment