Category Archives: Periskopia

Felipe Juaristi, Hegats aldizkariaz

Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariaren 55. zenbakia eman du argitara. Felipe Juaristik egin ditu zuzendari eta editore lanak, eta honakoan euskal poesia hartu du ardatz.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Nerea Arrien, Hirutter (Erein)

Nerea Arrienek Hirutter izeneko nobela plazaratu du Erein argitaletxearekin. “Intimitate motak eta intimitate horiek ezkutatzeko moduak; hortxe dago nobelaren gaia”, azalpen hori eman du hedabideen aurrean eskaini duen agerraldian. Hiru dira Hirutter nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki horren erpinean … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Arantxa Iturbe, Honetara ezkero (Susa)

Arantxa Iturbek Honetara ezkero (Susa) narrazio liburua aurkeztu du gaur: “Bonsai egilearen obsesioz idatzi ditut ipuinok. Adaxkak luzatzeko arriskuan sumatzen banituen, bihotzgabe kimatu egin dizkiet. Horregatik eman dute hain fruitu txikia, neurriz hain kontzentratua. Bonsai-ipuinak deitzea ere pentsatu dut”.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Urt Zubiaurre Otamendi, “Gabriel Aresti Sariak” bildumaz

2015 eta 2016 urteetan Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan saritutako lanak liburu batean jaso dira. Bertan dira Katixa Agirre, Aritz Gorrotxategi, Urt Zubiaurre Otamendi, Gontzal Sánchez Negro eta Itziar Beasainen ipuin bana. Ereinek eman du liburua argitara. Urt Zubiaurrek azalpen hau … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Aritz Gorrotxategi, “Gabriel Aresti Sariak” bilduma

2015 eta 2016 urteetan Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan saritutako lanak liburu batean jaso dira. Bertan dira Katixa Agirre, Aritz Gorrotxategi, Urt Zubiaurre Otamendi, Gontzal Sánchez Negro eta Itziar Beasainen ipuin bana. Aritz Gorrotxategiren Guztiok anaiak gara ipuinak akzesit bat lortu zuen … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

“Eskerrik asko Joseba” jardunaldia

Urriaren 28an, Joseba Sarrionandia idazleari aitortza publikoa egin zioten Iurretako Askondoko aterpean. Iurretako Udalak eta herriko elkarte zein eragileek hartu zuten parte ekitaldian. Bideo honetan jardunaldietako ekitaldi nagusia jasota dago. Bideoaren egilea: Iurretako Udala.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Peru Magdalenaren “Ametsondoa”, 2

Peru Magdalenak Ametsondoa liburua aurkeztu du Elkar argitaletxearen eskutik, narrazio laburrez eta ilustrazioz osatua. “Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Peru Magdalenaren “Ametsondoa”, 1

Peru Magdalenak Ametsondoa liburua aurkeztu du Elkar argitaletxearen eskutik, narrazio laburrez eta ilustrazioz osatua. Xabier Mendiguren editorearen hitzak dituzue hauexek.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Hiromi Yoshida, Chuya Nakahararen kaieraz

Munduko Poesia Kaiera berriak aurkeztu zituzten atzo Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Honakoan, Chuya Nakahara, Rosalia de Castro eta Seamus Heaneyren liburu bana plazaratu dituzte. Hiromi Yoshida, Koldo Izagirre eta Xabi Borda aritu dira itzultzaile lanetan, hurrenez hurren. Argitaletxea: Susa.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Rosalia de Castro, orain euskaraz