Category Archives: Gatzetan gordeak

Kontatu ez dena kontatzeko hiru bide

HIK HEUK EGIN BEHARRA Lerro hauetara ekarriko ditudan hiru autoretik bik beren haragitan bizitako bortxaketa kontatu dute. Eta biak datoz bat: bortxaketaren ostean, bila eta bila ibili ziren liburutegi eta liburu-dendetan, baina ez zuten aurkitu beren esperientziaz argirik eman ziezaiekeen … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Ugaitz Agirre: “Arriskuak hartzearen aldekoa naiz”

Adar asko dituen nobela plazaratu duzu. Bai, piezaka dator. Nobelaren hasieran, Sarak 35 urte dituela esaten da. Ezer gehiago ez. Trama, ordea, uste baino sakonagoa da. Hori da nobelaren misterioa. Pixkanaka joango gara Sara deskubritzen. Ahizparen deia jaso du. Aita … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Iñigo Roquerekin “Errepidean” mintzagai

Iñigo Roquek Jack Kerouacen Errepidean nobela itzuli du, eta Pasazaite argitaletxearen eskutik plazaratu du. Gotzon Barandiaranek gidatutako elkarrizketa honetan Kerouacek idazketa prozeua, Beat belaunaldia, haien kide ezagunak eta ezezagunak… mintzagai izan dituzte. Entzun hemen elkarrizketa osorik: Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Antxiñe Mendizabal Irakurrieran irratsaioan

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik: Antxiñe Mendizabal elkarrizketatu genuen Hitzen Uberanen ere. Liburuan oinarritutako emanaldia eskaini zuen idazleak aurtengo Poesia Orduetan, Nerea Gartzia aktorearekin eta Pello Ramirez musikariarekin. Emakume burugabea Egileak: Antxiñe Mendizabal (testua) eta Iraia Okina (ilustrazioak). Hitzez eta … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Norbere burua itzultzen

Autoitzulpenaz ari garenean, lan bat beste hizkuntza batera egile originalak berak eramateari buruz ari gara. Idazle euskaldunek ere badakite horri buruz. Baina, zerk darama idazle bat bere burua itzultzera? Autoitzulpenaren testuinguratzea Badira autoitzulpenaren jaiotza Erdi Ardoan kokatzen duten ikertzaileak, Julio … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Eric Dicharryrekin solasean

Eric Dicharry, laugarren poesia liburua duzu honakoa, lehena Pamielarekin. Aurrekoen aldean beste forma bat sumatu diot (poema laburragoak) baina zure ahots poetikoa oso errekonoziblea iruditu zait, aurreko lanekin lotura baduena: non kokatzen duzu liburu hau aurrekoekiko? Nolabaiteko jarraipen bat da, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Iruzkinak ezgaituta

“Idaztean, asko gozatzen dut errealitate-zati infinitesimalak hartuz, halako Frankenstein batzuk egin, eta ibiltzera bultzatuz”

Bihotz handiegia argitaratuko zenuela jakin eta berehala etorri zitzaidan burura Alice Munroren ipuin liburua: Zorion handiegia. Munro omendu nahi al zenuen? Izenburua jarri nuenean ez neukan hori buruan, batere. Lehenengo ipuinaren izenburua zen eta kardiopatia bati egiten dio erreferentzia. Baina … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Maddi Etxeberria Otaegiri elkarrizketa

Martin Ugalde literatura saria, Aiztondoko Gutun Lehiaketa, Urruzunotarrak gehituz sariketa… Lehiaketa ezberdinetan saritua izan zara. Zure kasuan, sariak zein neurritan izan dira idazten segitzeko akuilu?  Uste dut sariak beti direla nolabait ere akuilu; ematen dizutela motibazio puntu bat aurrera jarraitzeko. … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Irakurrieran: denboraldi osoko irratsaioak entzungai

Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Erein-Igela) mintzagai Isabel Etxeberria itzultzailearekin: Sonia Gonzalezekin Erreka haizea (Susa) liburuaz Eneko Bidegainekin Lurraldea eta herria (Pamiela) liburuaz Maite Asensio eta Arantxa Iraolarekin Alardeak: ukatutako plazara (Elkar-Jakin-Berria) Maixa Zugastirekin L.A.A. (Algaida) eta Ahotsak … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Poesia bizitzaren ardatz

Legorretan jaioa. Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Ondoren, Historiako lizentziatura eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Glotodidaktikako ikasketak ere egin zituen, eta Lasalleko anaia da. Bere eragina biziki anglosaxoia da. Natura oso presente dago idazten duen poesian eta garrantzi … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment