Category Archives: ga-Erreportajeak

Cristina Morales: literatura eta politika gauza bera diren lekua

Cristina Moralesek Zuzenbidea eta Zientzia politikoak ikasi zituen, eta haren liburuak irakurri dituena ez da, hori jakinda, batere harrituko. Izan ere, Moralesen obran etengabea eta agerikoa da politikaren presentzia: batzuetan, abiapuntuak berak dakar, eta, beste batzuetan, berriz, pertsonaiek darabilte bolo-bolo … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Bide konpartitutik, bide berrietarantz

Atzera begira 2013ko udaberrian iteratura zaletasunak hamasei hamazazpi urte bueltako hiru lagun elkartu zituen. Ekoizten zutena partekatzeko eta zaletasuna modu partekatuan bizitzeko gogoa zegoen oinarrian. Fanzine bat modu anonimoan osatzeak bide eman zion gogo horri, sortutakoa beraien artean partekatzeaz gain … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Rachel Cusk: Nola islatu esperientzia pertsonala subjektibotasunetik abiatu gabe

BAT Pisukideak gustuko du literatura, eta galdetu zidan: “irakurri al dituzu Rachel Cuskenak?” Ezetz nik. Izenik ere ez niola ezagutzen berak aipatu arte. “Bolada-boladan omen dabil”. Googlen bilatu eta jakin nuen Rachel Cusk jaiotzez kanadiarra dela, baina Ingalaterrara aldatu zela, … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Bulkada: Gabriel Arestiren oihartzunak Jon Benitoren artefaktu emozionalean

Nitik gura, gutik nira Duela ia hamar urte Bulkada argitaratu zenean literatur kritikoek bere kalitatea goraipatu zuten. Hala ere, ahobatezko adostasun hori berrirakurtzea bitxia egiten da orain. Izan ere, iruzkingileek ni poetikoaren inguruan egindako bilaketa pertsonala goraipatu zioten. Poesia intimoa … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Ihesaldi baten bestaldeko kontaktuak: elipsiak euskal literaturan eta elipsien euskal literatura

Nazio, estatu eta komunitate guztiek dituzte gatazka zentralak, belaunaldi bat baino gehiagoren bizitza zeharkatzen dutenak. Literatura gizartearekin elkarrizketan dagoen neurrian, gatazka horiek askotan gai literario bilakatzen dira eta nagusitasun handia hartzen dute komunitate horien literaturan. Bigarren Mundu Gerrak garrantzi handia … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Sally Rooney edo nola idatzi krisi historiko baten garaian

I Bat-batean, Sally Rooney nire bizitzan sartu zen. Lagun batek haren aurreneko nobelaren Amazoneko esteka bidali eta erosi egin zuela esan zidan, eta laster argitaratzeko zegoen bigarren nobela ere aurrez eskatu zuela jada. Ordurako ikusia nuen bigarren nobela hori Man … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Kaspar Hauser, misterio baten oihartzunak

Handia filmean bada eszena bat zeinean protagonista zirku batean erakutsia den. Garaiko “arraroak” ziren pertsonak erakutsiak ziren halakoetan, kasu askotan kolonialismoak hauspotuta, beste batzuetan gaixotasun ez ohikoak ikuskizun bilakatuz eta fantasiaz jantziz. Aurrez aurreko interneta zen, teklaturik gabeko youtubea. Werner … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Literatura distopikoaren berpiztea

Azkenaldian, kultura-munduan genero distopikoa berpiztu egin dela entzuten da behin eta berriro. Zinema-aretoetan eskaintzen diren filmen edo telesailen katalogoa ikusi besterik ez dago: Mr. Robot, Black Mirror, Terra Nova, Alphaville, Gatacca, Matrix, Elysium, Equilibrium, What happened to Monday?, The Zero … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Roberto Bolañoren obrara gerturatzeko hiru modu (gehiago)

Heriotza agente komertzial ona da. Finkatu egiten ditu mitoak, babestu idazleak beren burutik, iritzi artikulu ezdeusak idaztetik kasu, ahobero eta egozentriko agertzea ekiditen lagundu, desmitifikaziotik babestu funtsean. Heriotzak, goiztiarra bada batez ere, finkatu egiten du obra baten kalitatea, egilearen zakurkeriak … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kontatu ez dena kontatzeko hiru bide

HIK HEUK EGIN BEHARRA Lerro hauetara ekarriko ditudan hiru autoretik bik beren haragitan bizitako bortxaketa kontatu dute. Eta biak datoz bat: bortxaketaren ostean, bila eta bila ibili ziren liburutegi eta liburu-dendetan, baina ez zuten aurkitu beren esperientziaz argirik eman ziezaiekeen … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment