Monthly Archives: abendua 2010

Maiatzeko loreak neguan

Honela eman digute ongi etorria irakurleoi, aitzin solasean: ”Maiatz berri bat zure eskuetan, beti bezain ezberdin eta aberats eta pozten gaituena. Eskerrak parte hartu duten hainbat lagunei eta idazle guziei kalitatezko aldizkari bat eskaintzen ahal dugulakoan berriz. Karmeleren heriotzak uda … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Sautrela 311

Elkarrizketarako garaia betiko idazle bati eskainiko diogu, Arantxa Urretabizkaiari. Donostiarrak duela gutxi argitaratu du bere azken eleberria, 3 Mariak izenekoa. Aspaldi zen ez genuela Arantxaren berri. Izan ere, 12 urte igaro dira azken liburua argitaratu zuenetik eta irrikitan gaude berarekin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Etxegiroan.com: literatura entzuteko erak

Bilboko alde zaharrean elkartu gara Maria eta Tomasekin, etxe giroan. Ganbara batean egin dute habia, teilatupe estuan xehetasun guztiak zainduta dituen txokoa, liburuak txukun antolaturik zirrikitu txiki guztietan. Eta liburuekin mikrofonoak noski, ordenagailuak, soinu tramankuluak. Hitz egiten hasi ahala infusioa … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Egunero esnatu behar dudalako II

Trasladoa… edo. Zer den norbere egunerokoa beste norbaiten esku egotea. 07:30ak inguruan funtzionarioak I-ren atea ireki duela sumatu dut. 07etako erronda egin ondoren berriz atea irekitzeak, goizeko lehen orduetan, trasladoa esan nahi du. “Azkenean!” pentsatu dut nere golkorako, eta egia … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak | Leave a comment

‘Literaturak aro digitalean’ jardunaldi irekiak

Jardunaldi irekiak: Literaturak aro digitalean (Komunikazioa Multimedia EHU-EITB Masterra) Ziberliteraturaren inguruko jardunaldi hauetan hiru gai nagusi hauen inguruko gogoeta zabaldu nahi da: 1. Ziberliteratura. Literaturaren definizio berrietarantz. Literatura digitalaren agerpenaz gogoeta egingo da, eta horretarako, ziberliteraturaren definizioaz, nolakotasunaz eta ezaugarriez … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Gela hotza, elur beroa (akatsak zuzenduz)

Oier Perezek, Durangoko ezker abertzaleko zinegotziak idatzitako gutuna. Alaine Garitagoitia idazleak berak ere argitu du kontua, zentsurarik ez dela izan argituz. Dena den, ipuinak merezi duenez, hemen gehituko dugu berriro. http://www.divshare.com/download/15392261-f16

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ezagutzen zintudan

Ezagutzen zintudanHitz gutxirekinIsiltasunaren bidezEzagutzen zintudanJainko bat zineneanMendietan gora eraman zenidanBasoetan barrenaEguzkia edan genuen asetu arteOnttoen aterpean bertsoetaz hitz egin genuenNi Txirrita nintzenZu beti Pedro Mari Bizitzaren garrantziaEta heriotzaren indarraErakutsi zenizkidanNegua zen, eguzkia epela zeruanOiloei begira baserri hartanHeriotzaren gibelak eskeini zenizkidanAmonarentzat … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Azken hondoko tabernan

Azken hondoko tabernan edaten dutAzken ondokoak garela dakienaren soseguz Suntsituen hezurrak berbatzen diren artean Inperioaren aurka poesia baliatu behar dugula uste duten Nire antzeko inozoak bilatzen ditut Joanean datorren amorante ukatua naiz Saritzat emandako maitasuna ez da maitasuna Ardo amniotiko … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Ekimen berrien Hatsa

Poesiaren arloan egiten du lan batik bat Senpereko Hatsa elkarteak, baina beti ere poesiaren oinarrian dagoena arakatuz, idazleen eta beste arlo artistikoetako egileen artean zubiak bilatuz. Filosofia berezi batekin abiatzen dira beti Hatsa elkartearen ekimenak. Haien artean Hatsaren Poesia olerki … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Montag, Donostiako liburutegi aske eta herritarra sortzeko ekimena martxan da

Guy Montag Ray Bradburyk idatzitako Fahrenheit 451 liburuko protagonista da. Sinbolismoz eta esanahiz beteriko izena jarri diote Donostian sortzear den ‘liburutegi askeari’. Montag sortze bidean da, ateak zabaldu arte oraindik itxoin beharko da hortaz. Hala ere proiektuaren berri ematen hasi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment