Monthly Archives: urtarrila 2011

Nikola Madzirov-en poemak Harkaitz Canoren eskutik

NORBERE ETXEA Hiri amaieran bizi nintzen inork bonbillarik aldatzen ez dion farolaren gisako. Armiarma sareei esker eusten zieten hormek elkarri, izerdiari esker ziren bakar geure esku ahurrak. Baldarki pilatutako harrespilan ostentzen nuen nire trapuzko hartza,hura ametsetik babesteko. Gau eta egun … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Auzoko amona

Egun askotan egin nituen bidaia haiek auzoko amona harekin. Distantzia bera ibiltzen genuen, baina bakoitzak bere bidaia egiten zuen. Badaezpada ere ordu berean irteten nintzen ahal nuen guztietan berarekin topo egiteko. Munduan ondoen ulertzen ninduena bera zela pentsatzen nuen. Ordulariari … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Sautrela 316, urtarrilaren 22an

Elkarrizketarako gordetzen dugun txokoan Patxi Zubizarretaren bisita izango dugu. Haur eta gazte literaturan arras ezaguna da ordiziarra. Azken lana ordea, helduei eskaini die. “Joan” izeneko lanak, narrazioez gain, irudi eta musikaz taxututako DVD bat ere badakar. Zubizarretarekin bere azken lanari … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘Euria esan eta euria erortzea’ gaur Zornotza aretoan

Gaitzerdi taldearen estetikan ohikoak diren elementu eszenikoak poesiatik abiatutako ideia berriekin osatu dituzte Kabiakoek. Ikusgarritasuna une xume eta iradokitzaileekin uztartu dute Sarrionandiaren testuen hatsa jaso nahi duen antzezlan honetan: euriak hartuko du oholtza tarteka, baina baita ere Narrazioakeko ‘Itzalarekin solasa’ … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Amaia Lasari elkarrizketa

“Idazten dudanean libre sentitzen naiz” Itsasoa eta Amaia Lasa. Bata bestearen barruan bizi zaretela dio Jose Luis Padronek Itsasoko izaki liburuaren hitzaurrean. Zergatik zara itsasoko izaki? Itsasoaren inguruan bizi garen guztiok gara itsasoko izakiak. Mendiz inguratuta dagoen pertsonaren izaera diferentea … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Oier Gonzalez Bilbatuaren lau testu

Egunero esnatu behar dudalako. Zirrara. Espetxeak suposatzen duen eraso etengabeari aurre egiteko, baliabide ezberdinak dauzka presoa. Batzuk drogaren laino artean buruak murgilduta ezabatzen dituzte leihoetako barroteak. Bestetzuei gorputzaren edertasunarekiko obsesioak zulotik aldentzen uzten die, gihar kolpeka murruak eraistea helburu agian. … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment

Kamaleoiaren Pozoia I

Zure begietan ikus dezaket Gure aurtzaroaren islada leuna. Izkutuan, isilean, daukazu bai, Baina barnean dizdiran dago beruna. Sinisten al duzu orain, ni aurrean ikustean, Gure bihotzak elkarrizketa zaharra berreskuratzean, Orduan izan genuela eskuetan gure askatasuna; Traizioa besterik ez zela izan … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak | Leave a comment

‘Baztarretik’ zikloa Zeanurin: euskal nortasunaren gatazkak

Arratiako Alozo kultur elkarteak Baztarretik izeneko mahai inguru, eztabaida eta hitzaldi zikloa hasiko du ostegun honetan, urtarrilaren 20an, Zeanuriko Ellauri Hotelean arratsaldeko 19:30etan. Egungo euskal gizartean ezarritako diskurtso nagusietatik urruntzen diren pentsakerei lekua egitea da ekimenatren helburua. Irekiera mahai inguruak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Georges Perec-en ‘ezmunduak’

Georges Perec (Bordele, 1936 – Paris, 1982) Estilo ariketak itzultzen dakien Xabier Olarrak akrobata esan zion Pereci. Ez da akrobazia gutxiago behar Bordelen jaioaren lanak itzultzeko. Tamalez, ezin ditugu euskaraz irakurri Les choses, La vie, mode d’emploi edota Esp├Ęces d’espaces … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Fotonobela bost arnasalditan

Ze aldetatik kontatzen den. Hortxe aldea. Zuk esango duzu zuk begiratu zenidala lehendabizi. Gauza bera esan dezake kamaradun tipoak. Baina hari ez nion deitu. Zuri bai. Ez galdetu nola. Zuk ere ez zenuke jakingo esaten nola entzun zenuen soinurik gabeko … Continue reading

Posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak | Leave a comment