Monthly Archives: azaroa 2011

Ana Urkizari elkarrizketa

Genero ezberdinak landu eta tartekatu dituzu zure ibilbidean. Zerk eramaten zaitu batera edo bestera? Lehenik eta behin halako bulkada bat sentitzen duzu idazteko, zerbait duzu esateko eta batez ere ikertzeko. Galderak egiten dizkiozu zure buruari, erantzuna bilatzen duzun neurrian istorio … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Agosti Xaho eta Euskal Pizkundea

Agosti Xaho, aitzindari bakartia liburua solasgai, Xabier Zabaltza Perez-Nievasen eskutik.Zorroka euskara taldeak antolatua

Posted in Agenda | Leave a comment

Tranströmer euskaraz

Sariketa honetan partehartu nahi duenak poema bat itzuli beharko du lehen-lehenik. Tomas Tranströmer euskaratzeko deialdiaren oinarriak lotura honetan topatuko dituzue: www.elkarargitaletxea.com/jokinzaitegi Helbide horretan ipini dute lagin gisa itzuli beharreko poema. Lau hizkuntzatan dago: suedieraz, jakina, eta baita ingelesez, frantsesez eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Abenduaren 4an hasi eta 8an amaituko da 46. Durangoko Euskal Liburu eta Diska azoka. Landako Gunean 434 titulu berri topatu ahal izango ditu bertatzen denak:313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari, 9 bideo, 15 liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpen. Horrez … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Euskadi Saria jaso du, anaiaren izenean, Marije Sarrionandiak

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

‘Koaderno gorria’ mintzagai

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria (Erein, 1998) nobelaz ariko dira. Gidaria: Ane Mayoz.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

`Argiaren erreinua´, Joseba Lozanoren lehen nobela

Argiaren erreinua nobela berezia dela esan zuen liburuaren aurkezpenean Jorge Gimenezek, Alberdania argitaletxeko editoreak. “Arrazoi ugarirengatik da berezia. Darabilen erregistroa eta jorratzen duen gaia ez dira euskal literaturan maiz landu izan direnak”, adierazi zuen argitaletxeko kideak. Hilketa batzuk daude nobela … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘Etxeko hautsa’ liburuaz berbetan

Azaroaren 22an, iluntzeko 19:30ean, Anjel Lertxundik idatzitako Etxeko hautsa (Alberdania, 2011) liburuaren aurkezpena eta solasaldia eskainiko du. Saioaren gidaria: Harkaitz Cano. Informazio gehiago: Hitzen Uberan DK LIteratura

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharekin solasean Kilkerren Sokan

111 Akademiak antolatu duen Kilkerren Soka egitarauaren barruan Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae 2011) liburuaz egingo dute solas Antonio Casado da Rocha idazlearekin. Bidaidea: Oier Guillan. Albiste honen uberan: Antonio Casado da Rochari elkarrizketa Hitzen Uberanen Egilearen bloga

Posted in ag-Jardunaldiak, Agenda | Leave a comment

‘Esku ezkerraz’ liburuaz Errenteria/Oreretan

Antonio Casado da Rocharen Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae, 2011) poesia liburuari buruzko solasaldia egingo dute. Egileak Oier Guillan izango du bidaide. Albiste honen Uberan: Antonio Casado da Rochari elkarrizketa Hitzen Uberanen Egilearen bloga

Posted in ag-Jardunaldiak, Agenda | Leave a comment