Monthly Archives: iraila 2012

‘Sacamantecas nuen aita’ liburua mintzagai

Aitor Aranaren Sacamantecas nuen aita (Txalaparta, 2012) liburua aztertuko dute. Informazio gehiago: Uberan  

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Jaialdia Skolastikan

9. urteurrena ospatuko du Skolastikak jaialdi baten bitartez. Bertan ikasturte berriko ikastaroak aurkeztuko dira, eta bi ekitaldi berezi ere eskainiko dituzte: 19:00etan Concetta eta Clara Probanza artegileen Maiu eta Jerri erakusketa inuguratuko da. Horren ondoren Virginia Imazek klown-aren saioa ikusteko … Continue reading

Posted in ag-Ikastaroa, Agenda | Leave a comment

Topaketa Itxaro Bordarekin

Topaketa antolatu dute Itxaro Bordarekin, Amikuzeko Mediatekaren 10. urteurrenaren karietara. Borda Postmortem scripta volant (2011, Maiatz) eta Boga boga (2012, Susa) liburuez mintzatuko da.

Posted in ag-Jardunaldiak, Agenda | Leave a comment

4.000 obra eta 4.000 kritika

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Patxi Zubizarretari elkarrizketa

Pirinioetako mugen babeserako lanak egitera omen zetorren langileen 127. batailoi hura, eta Zaraitzu eta Erronkari ibarren arteko errepidea izango zuten lantegi, hala nola beste hainbat beharginek Lesaka eta Oiartzun, edota Eugi eta Irurita lotzen jardun beharko zuten. Alabaina, Langileen 127. … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Alice Munro, “Zorion handiegia”

Meettok argitaletxeak Zorion handiegia (Alice Munro) liburua aurkeztu berri du. 10 ipuinez osatzen den bilduma da. Itziar Otegi, Aiora Jaka, Naroa Zubillaga eta Nagore Tolosa aritu dira itzultzaile lanetan. Itzulpen denei batasuna ematearren, Amaia Apaolazak egin ditu ipuin denen zuzenketak. … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Alice Munro-ren ‘Zorion handiegia’ aurkeztuko dute

Alice Munroren Zorion handiegia aurkeztuko du Meettok argitaletxeak. Munroren hamar ipuinekin dago osatua liburua. Eider Rodriguez idazleak eta Nagore Tolosa itzultzaileak aurkeztuko dute liburua. Hamar ipuin berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak. Man Booker International saria irabazi zuen 2009an. … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Annie Ernaux: pasarte batzuk

1940eko irailaren lehenarekin hasi zen Anni Ernaux-en bizitza, urte batzuk beranduago bere literatur ibilbidearen ardatza bilakatuko zen bizitza bera. Izan ere, fikzioa baztertu eta autobiografia izan baita bere idatzien motorra: familiaren gizarte igoera (La place, La honte), gaztaroa (Ce qu’ils … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Astra kultur-fabrika

Arma fabrika izan zen garai batean. Herri ekimenari esker, kultur-fabrika bilakatu da Gernikako Astra.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Etxepare

Euskal kultura ezagutarazteko xedez, hamar liburuxka plazaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak. Liburuak ez dituzte salgai jarriko, baina www.etxepareinstitutua.net webgunean irakurtzeko moduan ipiniko dituzte PDF formatuan. Euskara, Literatura, Dantza, Ikusizko arteak, Musika klasikoa, Euskal kantagintza, Zinema, Tradizioak, Bertsolaritza eta Sukaldaritza dira … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment