Monthly Archives: urtarrila 2013

Antton Valverde

Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek 3L-ak izeneko emanaldia eskainiko dute aste honetan Donostian. Xabier Lizardi, Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Xabier Leteren idatzietan oinarrituko da ekitaldia. Asteazken honetan, urtarrilak 30, arratsaldeko 19:00etan Donostiako San Telmo museoan, “Badu, bada” erakusketaren baitan.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Jon Miranderen omenez gaualdia Baionan

Jon Miranderen bizia, pentsamendua eta obra deskubritzeko gaualdi bat prestatu du Elekatu Elikatu taldeak. Musika, testu irakurketa eta hitzaldien bidez egingo dute ostegun honetan, urtarrilak 31, Baionan. Besteak beste, Ander Iturriotz, Luzian Etxezaharreta, Pantxix Bidart eta Itxaro Bordak hartuko dute … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Obabako Testiguak, literaturari buruzko irratsaio berria

Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak duela sei bat hilabete sorturiko ekimenaren jarraipena baino ez da Obabako Testiguak irratsaioa. Añorgan bertan, hilero elkartzen dira irakurleak aurretik proposaturiko liburu baten inguruan eztabaidatzeko asmoz. Duela gutxi, “irratira salto egitea pentsatu genuen”, diote igorri … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Tadeusz Kantor: memoria (ez) idazteko erak

(Argazkietan: Ibai Maritxalar artistak Kantor ardatz hartuta egindako lanen irudiak). Ez da batere ohikoa Tadeusz Kantorren erreferentziarik topatzea euskal literaturan. Honako lerro hauek irakurtzen ahal dira Mikel Antzaren Atzerri liburuan, bertan ere memoria sor-gai: “Karen poloniarra delako oroituko nintzen Tadeusz … Continue reading

Posted in Amuak | Tagged , , | Leave a comment

‘Martutene’ liburuaz mintzaldia Hendaian

Ramon Saizarbitoria Martutene (Erein, 2012) nobelaz mintzatuko da. Antolatzailea: Akelarre elkartea. Albiste honen uberan: Liburuaren aurkezpena Elkarrizketa Argian

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

‘Griot’ liburuaz solasean

Jon Arretxe idazlearen Griot (Elkar, 2004) liburua izango dute mintzagai.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

‘Ihes ederra’ liburuaz solasean

Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra (Alberdania, 2009) nobela grafikoa izango dute hizpide. Albiste honen uberan: ENTZUN elkarrizketa Testuketan irratsaioan

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Saizarbitoriaren ‘Gorde nazazu lurpean’ liburuaz

Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean (Erein, 2000) ipuin liburuaz solas egingo dute.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Ana I. Moralesekin solasean

   (Liburuaren azala: Aitziber Alonso). Durangoko azokan Ahotsenean aurkeztu zen liburua, datorren astean beste aurkezpen bat egingo da Bilboko Anti liburu dendan. Orain arte harrera ona izan du liburuak, zer iruditu zaizu izan duen oihartzuna? Oso pozik nago, han hemen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Tagged , , | Leave a comment

‘Hamar’ liburua aztertuko dute

Andrej Longoren Hamar (Pasazaite, 2012) ipuin liburua aztertuko dute. Albiste honen uberan: Liburuaren aurkezpena

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment