Monthly Archives: martxoa 2013

Publikoari gorroto-k Donostia Antzerki Saria jaso du

Martxoaren 6an jakin genuen. Huts Teatro konpainiaren Publikoari gorroto antzezlanak irabazi duela XIII. Donostia Antzerki Saria. Epaimahaiaren esanetan, antzerkiaren gaineko hainbat kontu aztertzen ditu obra honek, “besteak beste, ikuslearen eta aktorearen rolen analisia eta antzerkiak gizartean duen zeregina”. Martxoaren 27an, … Continue reading

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

“Aurki dator komedianteen diaspora berri bat, bortxaz derrigortua”

Aspaldi batean, botereak erabaki intolerante bat hartu zuen komedianteen kontra, eta herrialdetik kanporatu zituen. Gaur egun, aktoreek eta antzerki-konpainiek, krisia dela-eta, zailtasunak dituzte agertoki publikoak, antzokiak eta ikus-entzuleak aurkitzeko. Ondorioz, orain agintariak ez daude kezkatuta, ironiaz eta  sarkasmoz barre egiten … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Xabier Etxeberriaren liburu gomendioa

Zerua ez da zerua, ezta urdina ere Jon Alonso ez da, inondik inora, lau pezetetan duroa saltzen ahalegintzen den horietakoa eta liburuaren sarrerako lehen esalditik “espektatiba faltsuak sahiesteko” ohartarazten dio irakurleari “nobelaz mozorrotu den saiakera bat” duela esku artean. Izan … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Martxan da Blas de Otero VI. Poesia Lehiaketa

OINARRIAK: Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak “Blas de Otero – Bilbo Uria” Nazioarteko VI. Poesia Lehiaketaren deialdia egin dute. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, Modalitate biotako batera aurkez … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mikelazulo Poesiaren Festibala

Errenteriako Mikelazulo Elkartean, Poesiaren Festibala ari dira antolatzen. Maiatzaren erdialdean egingo da, Emakumeen begiradak plazara izenburupean. “Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez, galizieraz, portugesez edo grekoz, errumanieraz edo ukraineraz, arabieraz edo wolofez, kitxuaz edo guaraniz… eta munduko edozein hizkuntzan bizi eta idazten … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Hamaika hiri, hamaika bizipen

Goiatz Labandibar kazetaria da, oiartzuarra, eta bere herriko udaletxean ari da lanean, komunikazio arloan. Beste sariketa batzuetan ere aurkeztu izan da aurretik, baina hauxe du bere lehen argitalpena. Eta sari bati esker, hain zuzen, plazaratu du Geltokiak edo helduta entzuteko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Itzulpena oholtzara”

Arestian aipatu diren hiru itzultzaileen gogoetez gain, itzulitako testu batzuen irakurketa dramatizatuekin gozatzeko aukera izango da. Eginkizun horretan arituko dira Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese eta Mikel Martinez. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hedoi Etxarterekin solasean

Azaroan aurkeztu zuen Sinplistak liburua Hedoi Etxartek, abenduan Ahotsenean. Ez ziren nolanahiko aurkezpenak izan, eta prentsaurrekoek izan ohi duten zurruntasuna irauli zuten. Aurkezpen haiek eta poesia, Roque Dalton, izenak, pertsonak izan ditugu hizpide. “Poesia egon behar da espero ez den … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Tagged , , | Leave a comment

‘Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu’ liburua mintzagai

Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu  (Txalaparta, 2011) ipuin liburuaz berba egingo dute. Koordinatzailea: Mikel Ayerbe. Albiste honen uberan: Kritiken hemeroteka

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Pello Lizarralderen ‘Orbanak’ mintzagai

Pello Lizarralderen Orbanak (Erein, 2012) nobela izango dute hizpide. Albiste honen uberan: Elkarrizketa ‘Arratsean’ saioan Aurkezpena Uberanen Elkarrizketa Uberanen

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment