Monthly Archives: iraila 2013

‘Amaren eskuak’ filma estreinatuko dute gaur Donostiako Zinemaldian

Gaur arratsean estreinatuko dute Amaren eskuak filma, Donostiako Zinemaldiaren egitarauaren barruan. Filma Karmele Jaioren Amaren eskuak (Elkar, 2006) eleberrian oinarrituta dago. Film luze hau Mireia Gabilondok zuzendu du eta Zinemira sailean emango dute. Sail honetan estreinatuko diren pelikulak euskal zinemaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Usurbilgo V. Topa Eszenika

ADEL (Artedrama Euskal Laborategia) topaketak egin ziren Aulestian, Pazko Aste batean. ArteDramak antolatu zituen jardunaldi horietan izan zen Alex Tello, beste hainbatekin batera. “Hor sortu zen Topa Eszenika martxan jartzeko ideia. Ander Lipus aktoreak animatu gintuen horrelako zerbait antolatzera”. Formakuntza … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Gustavo Pereiraren 12 poema euskaraz

“Venezuelako poeta ezagunenetako bat da Gustavo Pereira (1940). Hasi berritan Simbolo talde poetikoko kidea eta Trópico Uno aldizkariaren fundatzailea izan zen. Hogeitik gora poema liburu ditu argitaratuak: El libro de los somaris (1974), Vivir contra morir (1988), Escrito de salvaje … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

‘Intemperies’ mintzagai

Lourdes Oñederraren Intemperies (babes bila) (Erein, 2013) nobela aztertuko dute. Albiste honen uberan: IKUS aurkezpena

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

‘Aldamenekoa’ liburuaz solasaldia

Urriaren 3an osteguna, Ainara Gorostitzu Mujikaren Aldamenekoa (Elkar, 2012) liburua hartuko dute hizpide Basaurin, Pozokoetxe Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan. Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzi zuen eta Elkarrek argitaratu zuen iaz.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Aritz Gorrotxategirekin solasean

Harkaitz Cano eta Aritz Gorrotxategi liburuaren aurkezpenean. Edizio honen egituratzea Ez ohiko formatua du atondu duzun liburuak: hitzaldia, zati hautatuen itzulpena, solasaldia. Zergatik hiru atal berezitu horiek, testu nagusiaz gain besteen beharra zenuen liburua kokatu edo osatzeko? Editoreak eta biok … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Irailaren 23an zabalduko da Ahotsenean izena emateko epea

Aurreko urteetan legez, bi baldintza baino ez dira bete beharko: 1.- Euskaraz sortutako lanak izatea. 2.- 2013an argitaratutakoak izatea. Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira burutu: info@ahotsenea.net. Ahotseneako sustatzaileek aditzera eman dutenez, telefono bidezkoak ez dira aintzat hartuko. Ahotsenea Durangoko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Juan Mayorgaren ‘Azken lerroko mutila’ren itzulpena aurkeztuko eta irakurraldia

Fito Rodriguezek ekarri du euskarara Juan Mayorgaren Azken lerroko mutila obra, Artezblai argitaletxeak argitaratu du. Aurkezpenaren ostean zenbait pasarte irakurriko dituzte Dorleta Urretabizkaia eta Asier Oruesagasti aktoreek. Juan Antonio Mayorga (Madrid, 1965). Filosofia eta Matematikan lizentziatua, espainiako dramaturgo garaikiderik antzeztuenetakoa … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Aritz Mutiozabalen liburu gomendioa

Dozena bat urte pasatu da irakurri nuen lehen alditik. Agian, zertxobait gehiago. Ez dakit nolatan aukeratu nuen. Inork ez zidala gomendatu, hori segur badakit, nire inguruan poesiazalerik ez zelako orduan. Prentsan irakurrita…? Menturaz, akaso? Nik uste dut berak aukeratu ninduela … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Sorkuntza tailerra antolatu dute Donostian

Antonio Casadoren esanetan, “egungo euskal idazle batek idatzitako edo itzulitako poema bat abiapuntutzat hartuta, hilean behin berau aztertzeko eta edozein euskarrian erantzun bat osatzeko bilduko gara Groseko Kultur Etxean”. Poema egileen artean, hauek izango dira aztertuko dituzten idazleak: Ibai Iztueta, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment