Monthly Archives: azaroa 2013

Irakurrieran: Koldo Izagirre

Irakurrieran saioan elkarrizketa egin zioten Koldo Izagirreri Parisen bizi naiz (Susa, 2013) liburuaren harira. Gotzon Barandiaranek eta Edorta Jimenezek gidatzen dute Irakurrieran saioa Bizkaia Irratian, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. [audio2:http://www.bizkaiairratia.com/igotako_audioak/3232_Koldo_Izagirre_Irakurrieran_irratsaioan.MP3]

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Azokaren atarian, hainbat liburu aurkeztuko dira egunotan

Azaroak 26 asteartea Gure Jerusalem galdua, Erresuma eta Fedea III (Elkar), eleberria, Aingeru Epaltza “Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Gabrielen lekua” disko-liburuaren aurkezpena

Gabrielen Lekua disko-liburuan parte hartu dute: Diskoan: Rafa Rueda, Iban Urizar, Naia Membrillera, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes. Liburuan: Amaia Lasa, Luigi Anselmi, Hedoi Etxarte, Paddy Rekalde, Oier Guillan, Andoni Egaña, Rafa Rueda, Alain Urrutia. Informazio gehiago: Gabriel Aresti kultura elkartea

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

“Parisen bizi naiz”, poesia errezitaldiak

“Parisen bizi naiz, besterik ezean”, dio poetak, hiria zauri edo espaloi. “Eta bestelako hiri bat asmatuko bagenu”. Denboraz gomuta, oraina gezi: “ez naiz gaztea eta ez daukat indar handirik besoan arazoak anitz dira orain eta urrun dagoz konpontzeko poesia etsiak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘Elkartasun basatia’ errezitaldia

Oier Guillanek Elkartasun basatia (Susa, 2013) liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Metrokoadroka kolektiboko kideen laguntzarekin. Albiste honen uberan: IKUS prentsaurrean eginiko errezitaldia

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

48. Durangoko Azoka

Abenduaren 5etik 8ra egingo da aurten 48. Durangoko Azoka, “kulturaren plaza”. Azken urteetan ohikoak bilakatu diren guneak (Ahotsenea, Szenatokia, Kabia, Irudienea, Saguganbara…) herri osora zabaldu nahi izan dute, “Durango da azoka” aldarrikatuz. 130etik gora ekitaldi izango dira aipatu guneetan. HEMEN … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

“Lurra astinduz” antzezlana, Karrika antzerki taldearen eskutik

Lurra astinduz izeneko antzezlana taularatuko du azaroaren 22 eta 23an Karrika antzerki taldeak Donostiako Antzoki Zaharrean. Egileen hitzetan: “2007an Durangoko bonbardaketan oinarrituta Martxoak 31 ikuskizuna sortu genuen. Espektakulu hartan bonbardaketaren zergatiak, aurreko egunak eta egun berak suposatu izan zuena islatzen … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

“Habiak” liburuaren aurkezpena

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Uxue Alberdiri elkarrizketa

Dena ez dago gure esku. Euli-giroan murgilduko gara lehen ipuinean. Eta sentsazio gazi-gozo batek lagunduko gaitu amaiera bitarte. Lehen ipuina da akaso liburu osoaren erakusgarri? Ipuin bakoitzak bere autonomia duen arren, egia da lehenengoak ematen dituela pista batzuk irakurleak liburuan … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Intemperies (babes bila), Zarauzko Garoan

“Paperezko lagunak” irakurle taldeak Intemperies (babes bila) eleberriarekin emango dio hasiera aurtengo kurtsoari. Azaroak 21 osteguna, 19:30ean. Garoa dendan, Zarautzen (Trinidad 7 kalean).

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment