Monthly Archives: abendua 2013

Pello Lizarralde

Urtarrilaren 13an astelehena,  Pello Lizarralderen Orbanak (Erein, 2012) nobela izango dute hizpide Igorren. Iruñean, ‘La hormiga atómica’ liburudendan eskaini zuen solasaldia duzue hauxe.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

2013an egin ditugun elkarrizketak

  2013 Ana I. Morales, Charlotte Perkins Gillman-en Hormako paper horia Karmele Jaio, Ez naiz ni (Elkar) Castillo Suarez, Urtebetetze festa (Elkar) Itxaso Araque, Damutzen ez direnak (Elkar) Samara Velte, Eta Karmele? (Edo!) Iban Zaldua, Idazten ari dela idazten duen … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

‘Parisen bizi naiz’ errezitaldia, Gernikan

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz (Susa) errezitaldia eskainiko du abenduaren 27an ostirala, 19:00etan Gernikako Astran.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Itxaro Borda, Gu(haur) arrotz(ak)

Ogella Line disko-liburua osatu zuen duela urte batzuk Itxaro Bordak, L´Orchestre Maigre taldearekin batera. Oraintsu lan berri bat eman dute argitara: Gu(haur) arrotz(ak) izeneko CD-liburua. Testuak, honakoan, David de Souza eta Itxaro Bordarenak dira; eta musikak eta zaratak, L´Orchestre Maigre … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Sormen lanak “Aingura hegodunak” atalean

Gorka Casqueiro Etxeberriaren hiru poema irakurri ahal izan ditugu, 60 ordu zoologikoan liburutik egileak berak aukeratutakoak. Josu Jimenez Maiaren haikuak eta Maite Ramosen Fernandezen haigak irakurri-ikusi ahal izan genituen. Gabriel Kortaren Diot liburuko lau poema.   Jon Ander Urkiagaren poemak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Tzara hil zen duela 50 urte

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

‘(Des)amodio’ errezitaldia Durangon

Gotzon Barandiaranek eta Jon Benitok (Des)amodio errezitaldia egingo dute Durangoko Hitz liburu-dendan. Musika: Itziar Castrillo. 19:00etatik aurrera.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Irakurgai berrien ehizan, “Amuak” atalean

Samuel Beckett-en Molloy nobela izan genuen hizpide “Molloy: nola egin, nola egin?” izeneko amuan. Paul Austerren lanak besterenean izan dituen oihartzunak berriz, “Paul Austerren lerro arteko musika” izenekoan. Izet Saraljic poetaren gerra-poema batzuk eman genizkizuen irakurgai, “Izet Saraljic: Bosnia-Herzegovinako poeta”. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Hala bazan” kultur ekimena eta liburuaren aurkezpena

Presoen giza eskubideen urraketak hizpide, idazle, ilustratzaile, bertsolari eta argazkilariek egindako elkarlan liburua aurkeztuko dute. Liburuan 32 lagunek hartu dute parte, haien artean Kirmen Uribe, Carmelo Ortiz de Elgea, Karmele Jaio, Patxi Zubizarreta, Juan Mieg, Iban Zaldua eta Oihane Perea.

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Jon Miner eta Oier Guillan

Begi kiskaliek ahanztura dute xede ezer gertatu ez balitz bezala zer gertatuko baten bidean begi kiskaliek etorbide osoak izoztuko lituzkete kantoietan malkoak eskatzeko arren ezerezaren bidaiari grisei   min bat dut agerian iraganaren lausoak busti dizkit xamurki ezpainak nor edonoren … Continue reading

Posted in ai-Poema musikatuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment