Monthly Archives: martxoa 2014

Iratxe Esnaola “Kafkaren Aulkia”n

Bertsolariek ez dakite zer irakurriko duen idazleak. Musikariak bai, eta soinu banda proposamen bat eramango dio idazleari emanaldiaren egunean. Musika aukerak adostuko dituzte biek, bertsolariek inguruan zain diren bitartean. Emanaldian deserosotasuna izango dute akuilu denek, idazle baten lerro artetik bertso … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe, Hondakindegia

Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere (Susa, 2012) poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute datorren ostiralean, apirilak 4, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, “Erakusleihoa” egitasmoaren baitan. Urtarrilean Hamaika Telebistan izan ziren Astiz eta Ayerbe, “Skapa” saioan. Bideoaren hasieran … Continue reading

Posted in pe-Errezitaldiak, Periskopia | Leave a comment

Gutun Zuria 2014

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren aterpe izango da AlhóndigaBilbao. Besteak beste, hiru nobel saridun elkartuko dira: Gao Xingjian (2000), Orhan Pamuk (2006) eta Herta Müller (2009). Apirilaren 6ra ospatuko da, ‘Mugako kontakizunak’ lelopean. Solasaldi guztiak zuzenean jarrai daitezke streaming … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Ana Malagoni elkarrizketa

Bakardadea eta frustazioa gaur egungo gizartea markatzen duten bi ezaugarri direla esan zenuen liburuaren aurkezpenean. Idaztea al da horri aurre egiteko modu bat akaso? Terapia baino, ihesbide? Agian terapia edo ihesbide baino, baieztapena da gehiago. Liseriketa. Bakardadea eta frustrazioa bezala, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Nazioarteko Antzerki Eguna 2014

Nazioarteko Antzerkia Eguna 2014 ospakizunaren harira, Brett Balleyk propio idatzi duen mezua duzue hauxe, hainbat antzezlek Bilboko Arriaga Antzokian grabaturikoa.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Erein argitaletxearen nobedadeak

Hauexek dira Erein argitaletxeak aurkeztuko dituen liburu berriak: Felipe Juaristiren Piztutako etxea, poesia. Aurkezpena: Apirilaren 3an 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. “Piztutako etxea nire lanik sakonena da. Gogoeta egiten dut, esperantzaz, izuaz, desiraz, maitasunaz eta pasioaz, besteak beste. Abiapuntua … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Nire amaren autobiografia” mintzagai

Jamaica Kincaid-en Nire amaren autobiografia (Erein-Alberdania-Igela) izango dute mintzagai. Itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra.  

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Mozkorrak omentzeko objektu-liburua

Gasteizko Zuloa bezalako liburu dendatan topatuko duzu horrelako edizio bat, bestelakoetara gutxitan iristen den liburu horietako bat: poemak, gomutak, ipuin laburrak, kronika hautsiak, ilustrazioak, guztia hari bakarrean. Liburu-objektua ere bada: azala letrarik gabeko irudi batek osatzen du, haren gainean zulo … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Olerkarien eguna eta “Hatsaren poesia” liburuaren aurkezpena apirileko lehen asteburuan

Olerkarien eguna Laugarren aldiz antolatu du Hatsa elkarteak Olerkarien eguna. Nahi duenak har dezake parte, nahi duen moduan eta lekuan bere neurriko ekimen bat antolatuz: errezitaldia, kontzertua, topaldi publiko zein pribatua… helburua poesia medio hitzordu beraren inguruan ahalik eta jende … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Jasone Osoro idazlea da Euskal Idazleen Elkartearen lehendakaria datozen lau urteetan, Ander Iturriotz ordezkatuz. Batzar orokorra egin zuen elkarteak larunbatean Baionan, eta aho batez aukeratu zuten Osoro. Joxemari Karrerek, Pako Aristik, Cristina Lasak, Josune Muñozek, Asier Serranok eta Jon Martinek … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment