Monthly Archives: apirila 2014

Jon Benitoren ‘Bulkada’z solasean

Jon Benitoren Bulkada (Susa, 2010) poesia liburuaz mintzatuko dira. Albiste honen uberan: Elkarrizketa Jon Benitori Mugalari Elkarrizketa Jon Benitori Hitzen Uberan Liburua osorik

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

“Baita hondakinak ere” liburuan sakontzeko bi modu

Hauek dira aste honetan Iñigo Astizen Baita hondakinak ere (Susa, 2012) poesia liburuan murgiltzeko izango ditugun aukerak: – Liburua izango dute mintzagai gaur (osteguna) Zarauzko Garoa liburu dendan, 19:30ean. – Liburuan oinarritutako errezitaldi antzeztua eskainiko dute Iñigo Astizek eta Mikel … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

‘Kafkaren aulkia’ irakurraldi bertsotua Anjel Lertxundirekin

Kafkaren aulkia proiektuko beste saio bat egingo dute, literatura, bertsoa eta musika oinarri. Parte hartzaileak: Bertsolariak: Andoni Egaña eta Uxue Alberdi. Idazlea: Anjel Lertxundi. Musikaria: Pello Ramirez. Albiste honen uberan: Proiektuaren aurkezpenari buruz

Posted in ag-Ikuskizunak, Agenda | Leave a comment

Durasen “Maitalea” nobelaren irakurketa publikoa

Marguerite Durasen Maitalea nobelaren irakurketa publikoa egingo dute Donostiako Gipuzkoa Plazan, Liburu Azokan.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Miren Agur Meabe saritu dute, Liburuaren Galan

Liburuaren Egunaren bezperan, Liburuaren Gala ospatu zen Bilboko Abando hotelean. Literaturaren eta haren zabalkundearen alde egindako lanaren aitortza gisa, ‘Paperezko Farolilloa’ saria jaso zuten Miren Agur Meabe, Seve Calleja, Luz Gabas eta Inma Roiz idazleek, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiko … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Anjel Lertxundi gaur “Kafkaren aulkia”n

Bertsolariek ez dakite zer irakurriko duen idazleak. Musikariak bai, eta soinu banda proposamen bat eramango dio idazleari emanaldiaren egunean. Musika aukerak adostuko dituzte biek, bertsolariek inguruan zain diren bitartean. Emanaldian deserosotasuna izango dute akuilu denek, idazle baten lerro artetik bertso … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Garcia Marquez

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Ekitaldi ugari liburuaren egunean

Liburuaren egunari loturiko ekitaldi ugari izango dira gaur. Donostian adibidez, Pepe Artola omenduko dute, Juan Ramon Makusok Hitzak argi bere poesia liburu berria aurkeztuko du Pamiela argitaletxearen eskutik, Ana Malagonek Lasai, ez da ezer gertatzen liburuaren aleak sinatuko ditu Elkarren … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Bihar emango diote hasiera X. Literaldiari

Urtero bezala, Sant Jordi jaiarekin bat eginez euskal etxeak postua jarrio du Rambletan. Egun horrekin emango diote hasiera apirila eta maiatza artean egingo diren saioen segidari: bertan liburu aurkezpenak, dantza eta musika ikuskariak, errezitaldiak, erakusketak… Euskaraz argitaratutako literaturatik abiatuta burutuko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Aforismoa bizitzeko eta idazteko moduaren destilazio bat da”

1.000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasuna behar duena. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu Linazasororen liburu berrian, “guztiak ere egileak ohi duen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment