Monthly Archives: ekaina 2014

“Literaturaren eta artearen ikuskera osoa berreskuratu nahi dugu”

Zein helbururekin jarri da arteliteratura.org web orria martxan? Gaur egungo artearen eta literaturaren ikusmolde ezberdin baten eredu izan nahi du gune honek. Indarrean ez dagoen ikuskera baten testigu. Sistemak berak bultzatzen duen “isiltasunaren konspirazio” honetatik atera nahi ditugu artea eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Errekan ipuin liburu sonoroa Azalaren eskutik

2011an eman zioten hasiera Azala kreazio espazioan “Eskutik hitza” laborategiari. Bertan elkartu izan direnek idazketaren performatibitatea eta idazketaren ahozkotasunaren inguruko teorizazioa egin dute. Bide horren emaitza da halaber Errekan izeneko ipuin liburu sonora. Bertan, egileen ahotsez entzun daitezke hainbat idatzi, … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

“Apirila” nobelan oinarritutako ibilbide literarioa

Apirila nobelan oinarritutako ibilbide literarioa egingo dute Iñigo Aranbarrirekin. IRAKURRI Iñigo Aranbarriri egindako elkarrizketa.

Posted in Agenda | Leave a comment

“Poeta katalan garaikideak” liburuaren aurkezpena

Poeta katalan garaikideak aurkeztuko du Gerardo Markuleta itzultzaileak Elkar argitaletxearen eskutik. Gure inguruko hizkuntza gutxituen artean handiena den katalanak literatura nazional oparo eta aberatsa izan du, era berean; ez bakarrik Erdi Aroko aurrekari miragarriengatik, baita Renaixençaz geroztiko mugimendu ugari eta … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Unai Baztarrikari elkarrizketa

Elurtutako paisaian, eraikin huts bat. Hotza, bakardadea, urruntasuna iradokitzen duen irudia. Liburuaren azalak horrela behar zuen izan, ezinbestean? Elurra, lurmena eta hondakinak biltzen zituen irudi bat bilatzea genuen helburua eta uste dut argazki honekin asmatu dugula. Gainera, eguzkiak ematen dio … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Luis Garderekin “Trenen abiadura” solasgai

Luis Garderekin Trenen abiadura (Pamiela, 2014) poema liburuaz solastatuko dira.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Antton Lukurekin “Libertitzeaz”

Antton Lukurekin solasaldia egingo dute Libertitzeaz (Pamiela, 2014) liburuaz, haren ibilbideaz eta teatroaren ikuspegiaz. Solasaldi honekin hasiera emango diote EZTENA teatro eta dantza jaialdiari. Antolatzailea: Mikelazulo kultur elkartea.

Posted in ag-Hitzaldiak, Agenda | Leave a comment

Julio Cortazarren “Antologia apetatsua” mintzagai

Julio Cortazarren Antologia apetatsua (Txalaparta, 2005) liburua izango dute mintzagai. Itzultzailea: Jon Alonso. IKUS “Hitzen jazarlea” erreportajea

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Mikel Peruarenaren “Ez obeditu inori” liburuaz solasean

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

“Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat” liburuaren aurkezpena

Marisol Bastidak Memoriak, Mikel Laboaren biografia bat liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxearen eskutik. Aurkezpenean parte hartuko dute: Mari Sol Bastida (egilea), Koro Navarro (itzultzailea), Juan Kruz Igerabide (Mikel Laboa Katedraren Zuzendaria) eta Antxiñe Mendizabal (editorea). Mari Sol Bastidak, biografia honen … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment