Monthly Archives: ekaina 2014

Komikiak ikusi ditut (erakusleihoetan?)

Lizarraldek planteatu zuen kezka “beste hizkuntza batzuetan lortu duen lekua, masa kritikoa eta prestigioa falta ote zaion nobela grafikoari euskaraz. Hori ustea. Oraindik ere marrazkiak bakarrik haurrentzako lanetan edota egunkarietako zintetan daudela. Eta helduentzat direnean, hitz politak bai, baina oihartzun … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Wajdi Mouawaden tragedia garaikideak

Frantsesez (Actes Sud) 2012tik irakurri ahal izan dugu Anima nobela, gazteleraz (Destino) eta katalanez (Edicions del periscopi) aurten, azken hau ez ohiko edizio txukun askoan gainera. Wajdi Mouawadek Animan abiapuntu arrunt bat hartuko du oinarri istorioa modu ez arruntean kontatzeko: … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Garbiñe Ubedaren “Hobe isilik” liburua mintzagai

Garbiñe Ubedaren Hobe isilik (Elkar, 2013) liburuaz egingo dute solas. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio … Continue reading

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Obaba Fest

Obabako Testiguak irratsaioko kideek festa antolatu dute uztailaren 3an Donostiako Doka Kafe Antzokian: Obaba Fest. Lau talde hauen kontzertuekin osatu dute egitaraua: Oso fan, Xabier Montoia, Perlak eta Las Tea Party. Antolatzaileek zabaldu dutenez, egitarauan ez da poesia errezitaldi edo … Continue reading

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Antton Lukurekin solasean abiatuko dute Eztena jaialdia

“Arrisku eszenikoen elkargunea” azpi-izena jarri diote aurten Eztena teatro eta dantza jaialdiari. Izan ere, hori bera baita jaialdiaren xede nagusietako bat: egun teatro eta dantzaren arloan arrisku artistikoak, edo ekoizpen mailakoak, hartzen dituzten taldeen eta sortzaileen lanen erakusleiho izatea. Horrekin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Juan Ramon Makuso, Hitzak argi (Pamiela) aurkezpena

Juan Ramon Makuso pozik agertu da Hitzak argi (Pamiela) poesia liburuaren aurkezpenean. 10 urte dira lehen poesia liburua plazaratu zuenetik. Geroztik, “poesian bildu dut nire bizitza. Ez da handikeria bat”, argitu nahi izan du Errenteriako poetak. Bizitzan norberak badauka bere … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Ahozko baliabideen berri izateko, edota idazketa sortzailea trebatzeko

Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei Aspaldiko jakintsu batek esan omen zuen hiru motatako elikagaia behar dugula pertsonok aurrera egiteko: jana gorputza asetzeko, lagunak bihotza alaitzeko eta kontuak arima sosegatzeko. Lema horri jarraituko diogu geuk ere, egun … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kathleen Winterren “Annabel” mintzagai

Kathleen Winterren Annabel (Erein, 2013) eleberria izango dute mintzagai. Itzultzailea: Josu Zabaleta.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Jule Goikoetxearekin solasean

Filosofiaren gerizpeko behakoak eta zirtoak, definizio akademikoetako hitz lodien izerdia, gorputzak eta gorputzak, pertsonak, gauak, disidentziak… non erresistentzia/ bizitzeko modu apasionatua den, /eta maitatzen jakitea/ ez den maitatzea. Politika, erresistentzia, filosofia, mitoa… pasioz eta umorez? Alde batetik daukagu pasioa, bestetik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Igande honetan Donostian, autoedizioaren inguruko festa

Topaketa egun bakarrean egingo da, ezta? Topaketa egun bakarrean egingo da bai, ekainaren 15ean igandea. Eguerdiko 12:00etatik gaueko 23:00etara, gutxi gora behera.   Zeintzuk dira topaketa honen helburuak? Helburu nagusia autoedizioaren inguruko sortzaileen lana erakustea da. Autoedizioak duen zailtasun haundienetako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment