Monthly Archives: ekaina 2014

‘Ahoa Bete Hots’ jardunaldietan, transmisioa izango dute aztergai

2010ean abiatu zuen Mintzola Fundazioak Ahoa Bete Hots proiektua. Mintzola egitasmoaren barruan ahozko kultur sorkuntzan ari diren diziplina ezberdinetako aritu eta adituak gonbidatu ohi dira partekatzen dituzten gai eta kezkez aritzeko. Aurtengoan transmisioa izango da hizpide. Esan berriz esan lelopean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Arrate Mardarasen liburu gomendioa

Auto-fikzioa egiteagatik, gaiagatik eta kontatzeko eragatik 125 urte dituen eleberria zinez aktuala egiten da. Protagonista, Galiziako markesa alargun gaztea, alaba baten ama, Madriden bizi da. San Isidro goizean mezetara doala,  egun bi lehenago ezagututako señorito andaluzarekin topo egiten du, eta … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

“Edozein gerraren aurkako aldarrikapen ozena da ’14′ eleberria”

Honakoan, Lehen Mundu Gerra du hizpide Jean Echenozek. Sintesi ahalmen handia du eleberrigile frantsesak, Gerra Handia –hasi eta buka–irudikatzeko duelako 100 orrialde eskasetan. Epikotasunetik urruti, gerren absurdua agerian uzten duen liburua dela esan daiteke, ezta? Bai, zalantzarik gabe: gerraren, edozein … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Luis Garderekin “Maizter arrotza” mintzagai

Luis Garderekin Maizter arrotza (Erein, 2013) poesia liburua izango dute mintzagai.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Georges Perec-en bi lan euskaraz, Igelaren eskutik

Georges Perec-en ibilbidearen hasierako bi lan plazaratu ditu epe laburrean Igela argitaletxeak. Gauzak nobelarekin agertu zen Perec letra frantsesen plazara. Renaudot saria irabazi zuen 1965ean, eta liburu miresgarri bihurtu zen belaunaldi batentzat. Handik laster, nobela honi kontrapuntua egiten dion beste … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

XXV. ediziora iritsi da Ernestina de Champourcin Poesia Lehiaketa

XXV. ediziora iritsi da Ernestina de Champourcin Poesia Lehiaketa. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak sustatzen du lehiaketa hau eta oinarriak esteka honetan topatuko dituzue: Ernestina de Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa ’27ko belaunaldia’ delako idazlea izan zen Ernestina de … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Ehiza eta nekea

Armirama.com webgunean ahalegin eskerga egiten ari dira literatur lehiaketetan sarituak izan diren liburuak eskuragarri jartzen. Aste honetan Igor Estankonak 2004an plazaratutako Ehiza eta nekea paratu dute osorik: “Hirugarren poema liburua zuen Igor Estankonak orain hamar urteko Ehiza eta nekea (Kutxa, … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Poesia-goiza Antioko Interpretazio Gunean, Andoni Salamerorekin

Poesiari loturiko goiz osoko plana antolatu dute Antioko Interpretazio Gunean, Andoni Salameroren eskutik. Naturan zehar egindako ibilbidea lehenik, musikaz eta pinturaz lagunduriko errezitaldia ondoren. Hona hemen antolatzaileek bidalitako oharra: “Antioko Interpretazio Gunera bertaratuko den jendea poesiaren xendan barrena abiatuko da … Continue reading

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

“Muskuiluak afaltzeko” Iruñean

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko (Pasazaite, 2012) liburuaz berba egingo dute. Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Iñigo Aranbarriri elkarrizketa

Liburua irakurri gabe, bi garai hain diferenteen artean parekotasunik irudikatzea kosta egiten da. Baina nobelan bi garaiak josi dituzu. Bazen eta bada horretarako heldulekurik. Hori izango zen zure buruhauste handiena ezta? Sinesgarritasun hori erdiestea. Bi plano horiek (XVIII. mendekoa eta … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment