Monthly Archives: ekaina 2014

Poesia Antion

Poesiari loturiko goiz osoko plana antolatu dute larunbat honetan Antioko Interpretazio Gunean, Andoni Salameroren eskutik. Naturan zehar egindako ibilbidea lehenik, musikaz eta pinturaz lagunduriko errezitaldia ondoren Zumarraga-Urretxuko Antion, goizeko 09:30ean hasita. Xehetasun gehiago ESTEKA honetan.

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

“Txillardegi eta euskal idazleak” izeneko ikastaroa antolatu dute

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”ren testuetan murgiltzeko aukera emango du Fito Rodriguez idazleak zuzenduta EHUko udako egitarauaren barruan antolatu den “Txillardegi eta euskal idazleak” izeneko ikastaroak. Antolatzaileen esanetan “ez dago esan beharrik Txillardegik burututako lana esker txarrekoa izan dela eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Muskuiluak afaldu” Euskal Herrian zehar

Birgit Vanderbeke Alemaniako Errepublika Demokratikoan jaio zen, 1956an. Bost urte zituela, bere familia Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen eta Frankfurten jarri zen bizitzen. Han egin zituen Birgitek Zuzenbideko eta Filologia Germaniko eta Erromanikoko ikasketak. 1989an, Berlingo harresia erortzearekin batera, hasi zen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Damutzen ez direnak” mintzagai

Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak (Elkar, 2012) liburuaz egingo dute solas. Albiste honen uberan: Elkarrizketa Uberanen

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Transmisioa ardatz aurtengo “Ahoa Bete Hots” jardunaldietan

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Ander Lipusen antzerkigintzari buruzko saiakera

Arabako Foru Aldundiak bultzatutako Becerro de Bengoa XXV. saria jasota argitaratu ahal izan du Jaime Valverde Rodriguezek Ander Lipusen antzerkigintza: errituala, kultura eta ikuskizuna izeneko liburua. Lipusen teatroaren ikuskeran topa daitezkeen ardatzak aztertu ditu bertan: errituala, ikuskizuna eta kultura. Bere … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Parisen bizi naiz” errezitaldia

Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz (Susa, 2013) poesia liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

‘Inoiz ez, inoiz ez’ liburu aurkezpena Katakraken

Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuaren aurkezpen ekitaldia, Katakrak liburudendan, Iruñean. 19:00etan. Partehartzaileak: Iban Zaldua, liburuaren egilea. Jokin Muñoz, idazlea.

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Joseba Sarrionandia ardatz, Hendaian egingo den irakurketan

Joseba Sarrionandia izango dute ardatz ekainaren 4an Hendaiako Mediatekan egingo den irakurketa publikoan. Ehundik gora irakurle batuko dira guztira, tartean bertsolari, idazle, kazetari, politikari, hezitzaile eta artistak. 14:00etatik 17:30 arte, Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da (Txalaparta, 2003) nobela irakurriko da … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Chuck Palahniuk-en “Borroka kluba” argitaratu du Txalapartak

Erdararen batean Fight club irakurri ez duenak, David Fincherrek 1999an zuzendu zuen filma oroituko du agian. Fincherrek Alien 3, Seven ezaguna eta The Game zuzendu ostean eraman zuen pantailetara Brad Pitt, Eduard Norton eta Helena Bonham Carter aktoreekin egindako Fight … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment