Monthly Archives: uztaila 2014

Irakurrieran: Ana Malagon, Garazi Arrula Ruiz, Ibon Uribarri

Ana Malagon Liburua: Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar). [audio2:http://www.bizkaiairratia.com/igotako_audioak/3740_Ana_Malagon_Irakurrieran_saioan.MP3] Garazi Arrula Ruiz Liburua: Venusen delta (Txalaparta).   Ibon Uribarri Liburuak: Elias Canettiren Mihia aske (Erein-Igela).

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Komikia hizpide eta aztergai, UEUko ikastaroetan

Komikigintzaren eta literaturaren arteko zubi-lan horretan sakontzeko, honako hiru gaitasun hauetan trebatzea du helburu ikastaroak: – Komikigintzaren narrazio-teknikak, estetikak eta kodeak ezagutzea. – Literatura testuen eta komiki-lanen arteko zubiak egiten trebatzea. – Komikiaren irakurketan eta irakurketa literarioan gaitzea, bi arte … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Joseba Sarrionandiak bi saio eskainiko ditu MUn

  Joseba Sarrionandia izango da Huheziren Euskal Kulturgintza Transmisio (EKT) ikasketetako hizlarietako bat, Julen Arexolaleiba koordinatzaileak Goienan iragarri duenez. EKTren aurtengo gai-ardatza “euskal nazio kulturalaren aurrerabidea” izango da, eta antolatzaileen esanetan Sarrionandiak bi hitzaldi egingo ditu: “Kanpotik gure herria nola … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Eako Poesia Egunak, uztailaren 11-12-13an

Eako Poesia Egunen 11. edizioa antolatu dute uztailaren 11-12-13an. Ohiko moduan hitzaldi, solasaldi, kontzertu, errezitaldi eta sentikari ugari. Egitaraua ikus dezakezue osorik Uberanen eta Eako Poesia Egunen webgunean. (Irudia: Erramun Landa, aurtengo afixarako). Ikus Afixa 2014.

Posted in ag-Jardunaldiak, Agenda | Leave a comment

Arestiren harrizko herri hau hitzaldia Ean

Gizontzeko (andretzeko) garaiaz dihardu Arestik Harrizko herri hau bildumako Gizonari geldi-arazitzeko bertsoak poeman. Lelo horretatik tira eginez, Arestiren imajinario poetikoak nolako gizontzeak eta nolako andretzeak proposatzen dituen aztertuko dute igandean, Eako Poesia Egunetan. “Betiere imajinario poetiko zein kolektibo hori poetaren … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Felipe Juaristi eta Aldeta taldearen emanaldia

Felipe Juaristik eta Aldeta musika taldeak kontzertu-errezitaldia eskainiko dute, “Pentsamendua eta poesia” lelopean. Emanaldian Juaristiren azken liburuko hainbat poema errezitatu eta musikatuko dituzte.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Oskar Arantzabalekin solasean

Noiz piztu zitzaizun Martin Azpilkuetarekiko interesa, zergatik? Bizitzan gertatzen diren kasualitate horietako bategatik. Duela hiru urte inguru Valdorbako arte erromanikoa ezagutzera hurbildu ginen umeekin eta, bisita gidatu hartako halako batean, Azpilkuetaren jaiotetxearen berri eman ziguten. Nire ezjakintasunak lotsa eman zidan … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Ibon Muñoaren “Ainarak herrira itzuliko dira” liburuaren aurkezpena

Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira liburua aurkeztuko dute Ataramiñeren eskutik. Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten. Harrez gero preso daukate: Valdemoro, Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 2014ko martxotik hona, Kordoban. 2011n Ametsen txokoan bizi naiz liburua argitaratu zuen, … Continue reading

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Liburu denda txikien berpizteaz Amazonen garaiotan

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Post it bizitzak

Iolanda Zuñigaren  Post-it bizitzak (Pasazaite) liburua ekarri du euskarara Iñigo Roque Eguzkitzak. “Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak”, argitaletxearen web orrian irakurri dugunez.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment