Monthly Archives: iraila 2014

‘Gabrielen lekua’ sentikaria ikusteko azken aukera

Gabrielen lekua izeneko sentikariaren azken emanaldia eskainiko dute. Gabriel Aresti kultur elkarteak bultzatuta sortu da sentikaria, horretarako hainbat sortzaileri Gabriel Arestiren inguruko beraien begirada taularatzea proposatu dietelarik. “GABRIELEN LEKUA proiektuan parte hartu dugunok Gabriel Arestiren literaturak, jarrerak zein pentsamenduak gure … Continue reading

Posted in ag-Ikuskizunak, Agenda | Leave a comment

Inazio Mujikaren “Azukrea belazeetan” mintzagai

Inazio Mujikaren Azukrea belazeetan (Erein, 1987) ipuin liburuaz jardungo dute.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Gloria Fuertes ‘Berrirakurtzen’

Beñat Sarasola eta Jon Benito dira Berrirakurtzen zikloaren sustatzaileak. Gonbidatu bakoitzak “bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik egingo du irakurketa, formatu librean”. Hala zioten ekimena martxan jarri zutenean. Jardunaldi hauek irekiak dira, eta “liburu baten aitzakian liburuaz eta bertatik eratortzen denaz eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Unai Baztarrikaren liburu gomendioa

Onartu behar dut Joxean Agirreren libururik irakurri gabea nintzela baina sorpresa ederra izan da estiloaren garaiotan hain idazkera berea duen idazle bat aurkitzea. Nobela atsegina iruditu zait, xaloa, jauzi handirik gabekoa baina irakurlea, nola jakin gabe, orriz orri lotzen duen … Continue reading

Posted in ai-Testuak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Idazle Eskolan izena emateko epea laster amaituko da

Helburuak Lehen ikasturtea: Narrazioaren, argudiaketaren eta baliabide erretorikoen gakoak jasotzea. 10.000 karaktere bitarteko lanetan trebatzea. Asteroko lanen bidez, idazketaren metodologia finkatzea. Idazketa-zuzenketa prozesuaz hausnartzea. Ikasleak bere generoa eta lan luzeago baten bidean jartzea. Idazle baten formakuntza gertutik ezagutzea. Bigarren ikasturtea: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

EIZIEren ikastaroa, Shakespeare

Donostia 2016 Europako Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu William Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko. Juan Gartzia eta Maialen Berasategi itzultzaileek hartuko dute parte ikastaro Ikastaro moduko honetan parte hartzeko, Juan Garziak berariazko materiala prestatu du. EIZIEren webgunean dago eskuragai, informazio … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Nor da Nor, euskal itzulpengintzaren datu-basea ezagutuz

Oraingoz bi atal dira Nor da Nor guneak eskaintzen dituenak: batetik, euskaratik eta euskarara egindako literatur itzulpenak (genero guztiak; helduentzako obrak zein haur eta gazteentzakoak); bestetik, literatur itzulpen horien egileak eta EIZIEko bazkideak. Ezagutzarako eta kontsultarako ezezik, ikerketarako ere erreferentziala … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Joseba Sarrionandia mintzo

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Gasteiz Irakurle Kluba

2014-2015 denboraldiko egitaraua aurkezteko ekitaldi berezia antolatu du Gasteizko Irakurle Klubak: Ez genekien bizitzekoak ginenik: Emily Dickinson, Sylvia Plath, Ingeborg Bachmann. Urriaren 9an osteguna, 20:00etan Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Partehartzaileak: Angel Erro, Iñigo Astiz, Nagore Tolosa.

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Itxaro Bordarekin solasean

“Iruditzen zait hesi batzuk erortzen ari direla nire hitzetan”, antzekorik esan zenuen liburuaren aurkezpenean. Eduki aldetik, eta estetikoki ere, libreago zabilela esan daiteke. Bai, hala gertatzen zait poema liburu honetan. Ez naiz sekula eskuak lotuak ukan dituen idazlea izan, baina … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment