Monthly Archives: urria 2014

“Zubi bat drinaren gainean”, Ean

Ivo Andritx idazlearen,”Zubi bat drinaren gainean” liburuaz berba egingo dute Ean, bariku honetan. 19:30ean Eskolondoko liburutegian. “Bosniako Vixegrad herrian dago zubia eta bertako kronika kontatzen du liburuak. Herri horietako Historiaz eta kezkaz jakiteko aukera. Liburua Irakurrita izan ala ez, bertara … Continue reading

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Antzerki estreinaldien uberan

“Kontuan izan behar dugu testu dramatikoa aztertzeak antzerkiaren gertakaria azaletik baino ez duela ukitzen. Antzerkiaren muina taularatzea da. Ideia hori beste kultur sistema batzuetan aspaldi ulertu da. Antzerkia genero autonomotzat hartzen duen diziplina, antzerki ikasketak, aspaldiko kontua da eremu anglosaxoian, … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Espriu euskaraz mintzo, Gerardo Markuleta & Jabier Muguruza

Salvador Espriu idazle katalanaren poema euskaratuen irakurraldia. Gerardo Markuletaren ahotsean, Jabier Muguruzaren musika-zatiekin hornitua, eta poesiari, itzulpenari, aurreiritzi linguistikoei eta literatur mundutxoari buruzko glosak tartekaturik. Ekitaldi hau Ernest Lluch kultur etxeak bultzatutako “Erakusleihoa” ekimenaren barruan egingo da. Ernest Llucheko areto … Continue reading

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Itxaro Bordaren ‘Boga boga’ liburuaz solasean

Itxaro Bordaren Boga Boga (Susa, 2012) nobela izango dute hizpide. Albiste honen uberan: Liburuaren aurkezpena  

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II), EIZIE

Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren barruan, EIZIEk eta Donostia 2016k Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduera antolatu dute urriaren 30erako, Donostiako Lugaritz kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan. Solasaldiak bertso-saio baten egitura izango du, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obraren itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean. Gainera, saioan landuko diren … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Lourdes Oñederra

Lourdes Oñederraren Intemperies (Erein) nobelaz jardungo dute Zarautzen, urriaren 29an asteazkena arratsaldeko 18:30ean. Nobelako pertsonaiei gertatzen zaien bezalaxe, eguneroko bizitzan ere “hitzek lagundu egiten dute, eta korapilatu ere bai, eta gauzak mozorrotu”. Puntu bateraino balio dute hitzek, hala uste du … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Koldo Izagirre: “Gazteentzako liburuak errekaren mailan daude sinbolikoki eta materialki”

Haur eta gazte literatura generoaren balioak beti sortu du eztabaida. Honen harira, deigarria izan zen Koldo Izagirrek ipini zuen adibidea: 2008 urtetik hona, Frantziako Bilblioteka Nazionalak bere babesean eta bere egitekoen artean du Gazte Literaturaren Zentroa. Gazteentzako literatura bere zerbitzuetan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Jainko txiki eta jostalari hura” dokumentalaren proiekzioa

 Jainko txiki eta jostalari hura dokumentalaren proiekzioa egingo dute, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek aurkeztua.  Urriak 22, asteazkena. Aukera bakarra eskeiniko du Bilboko Campos Eliseos Antzokiak Jainko Txiki eta Jostalari Hura New Yorken grabatutako dokumentalaren proiekzioarekin. Lanak 2013 urte amaieran … Continue reading

Posted in Agenda | Leave a comment

Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia martxan da

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Thriller batekin itzuli da Alberto Ladron Arana

Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen esanetan,  “generoko lanak, generoko idazleak ez dute prestigioaren aitortza. Bai aldiz publikoaren esker ona eta harrera beroa. Alberto Ladron Aranak biak lortu ditu, esker ona eta harrera beroa”. Harrian mezua nobelaren egileak zale sutsuak dituela dio … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment