Monthly Archives: azaroa 2014

‘Zorion handiegia’ liburuaz solasean

Alice Munroren Zorion handiegia (Meettok, 2012) liburua aztertuko dute. Albiste honen uberan: IKUSI aurkezpenaren bideoa IRAKURRI Nagore Tolosari egindako elkarrizketa

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Asier Serranoren “Abisalia” mintzagai

Asier Serranoren Abisalia (Txalaparta, 2014) ipuin liburuaz eginen dute berba.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Hiru lan berri Ataramiñeren eskutik

Ostiralean (azaroak 28) 11:00etan Bilboko Errondabide kultur elkartean (Erronda kalea 20. zenbakia) aurkeztuko dituzte Ataramiñe: Euskal Errepresaliatu Politikoen Literatura Koadernoak proiektuaren barruan kaleratuko diren lan berriak. Antolatzaileek zabaldu dutenez, bi ardatz izango ditu aurkezpenak: “Batetik, liburuon sorkuntza prozesuaz hitz egingo … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Molloy eleberriaren aurkezpena. Samuel Beckett/Gerardo Markuleta

Samuel Beckett idazle irlandarraren Molloy eleberria aurkeztu dute gaur. Gerardo Markuletak ekarri du euskarara, Meettok argitaletxearen eskutik. Aurkezpenean, itzultzaileak hainbat zertzelada eman ditu eleberriaren nondik norakoez: Molloy hau trilogia baten lehen partea da, ondotik datozkio Malone Meurt eta L’Innomable. Hiruetan … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Becketten “Molloy” euskaraz

Gerardo Markuletak Samuel Beckett-en Molloy nobelaren itzulpena aurkeztuko du Meettok argitaletxearen eskutik. IRAKURRI Molloy Amuak atalean  

Posted in ag-Liburu-aurkezpenak, Agenda | Leave a comment

Arantxa Urretabizkaiak liburu berria aurkeztu du

Ez da memoria-liburua, baina bada garai baten marrazkia. Argazkiak daude, baina hitzez daude osatuta. Autobiografiatik edaten du, baina intimitateak ez dira haizatzen. Oreka horiexetan dabil Arantxa Urretabizkaiaren azken liburua, “Zuri-beltzeko argazkiak”, Pamiela etxearen eskutik argitaratua. Haurtzaroko kontuak aletzen ditu bertan … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

“Itzala” antzezlana ikusteko aukera berriak

Euria esan eta euria erortzea antzezlana sortu zuen Kabia Teatroak 2010ean, Joseba Sarrionandiaren testuetatik abiatuta. Antzezlan handia zen hura, aktore asko, proposamen tekniko ugari oholtza gainean… irudi poetikoen bonbardaketa zen antzezlana. Eskaintza anitz hartan baziren nolabaiteko haria eramaten zuten bi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ibon Egaña, Literatura Eskolan

Urriaren 25ean abiatu zen Literatura Eskolaren ikasturte berria. Martin Ugalde. Deserriaren kartografia gaia hartu zuen hizpide Larraitz Ariznabarretak. Elearazi web orrian topatuko duzue saio haren kronika. Martin Ugalderen inguruan jardun zuten lehen eskolan. Bigarrenean, kritika izango dute hizpide. Larunbat honetan, azaroak … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Martxan da ARRAKALATUTA programa

  Zaurgarriak, zaurkorrak Zaurtzaileak Zaurgarritu. Zauritu, kolpatu, hondatu Urratu. Zartatu, tarratatu. Apurtu. Zabaldu (Barrez) lehertu Arrakala. Arteka, pitzadura Arrakalatu. Printzatu, pitzatu Ireki ARRAKALATUTA Olerki txiki horrekin esplikatu nahi izan dute ARRAKALATUTA programaren antolatzaileek, topaketek zertan datzaten. Beherago, hitz gako gehiago … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia

Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratutako “Miguel Hernandez kantuz” errezitaldia eskainiko du Josu Landak.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment