Monthly Archives: abendua 2014

Asun Casasola ipuin motzen lehiaketa

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Kapital publikoa, errezitaldiak

Azaroan Donostian aurkeztu zuen lehenik, abenduaren 6an Durangoko azokan ondoren. Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa (Susa) poesia liburu berria bidea egiten hasi da literatur zaleen irakurgaien artean. Liburuko poemak zuzenean entzuteko aukera ere egongo da aurki, egilearen ahotik biluzik, poesiarekin aurrez aurre. … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Bernardo Atxaga, Txoriak kolpeka (Pamiela, 2014)

14 edo 15 urte izango zituen Bernardo Atxagak, ‘Lawrence Arabiakoa’ filma ikusi zuenean Tolosako Leidor zineman. “Lehen inpresio poetikoa film hark egin zidala uste dut”. Lawrence Arabiakoa izeneko saiakeran, Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertu du, eta haren ospe handiaren zergatia. Hain … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Jon Bilbao-ren ipuinak “Kometaren eraginpean”

Jon Bilbaok 2010ean plazaratu zuen Bajo el influjo del cometa ipuin liburua, Trigre Juan eta Euskadi Literatura Saria irabazi zituen hari esker. Jon Alonso idazlearen itzulpena dakarkigu orain Txalaparta argitaletxeak: Jon Bilbaoren zortzi ipuin hauek maisutasunez idatzita daude; esaldi eta paragrafoak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Giza-sakrifizioak

Giza-sakrifizioak ulergaitz zaizkigulako egiten dugu geure buruaz beste. Jainko baten gisara berresaten ditugu marmar talmudikoak, ipuin-kontalariek akronimoak ahozkatuz esango lituzketen epopeiak gustuko ditugu. Giza-sakrifiziorik gabe ezingo genuke errealitate paralelorik bizi. Orainaren aldarea eskaintzea besterik ez…

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Joseba Mikel Ugalde: “Nire askatasuna ez da saltzen den horietakoa. NIrea da”

Liburu honek badu loturarik zure aurreko bi liburuekin: Hirurehun eta hamar segundo haiek (2012) eta Urertzeko mamarrua (2013). Baina aurreko biak irakurri gabe, hau ere ondo irakurri eta ulertu daiteke ezta? Bai hala da. Hiru liburuak lotzen dituen haria, berbera … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Nola belztu behar zuria” kontzertu-errezitaldia Elizondon

Joxan Artzeren poema berriak oinarri, Nola belztu behar zuria kontzertu errezitaldia eskainiko dute Bide Ertzean taldeak eta Oier Guillan/Asier Sarasola errezitatzaileek. Antolatzailea: Euskal Idazleen Elkartea, Poesia Orduak ekimenaren barruan. Hitzordu honen uberan: Bide Ertzean Artzeren bi ahotsak (Berria)

Posted in ag-Ikuskizunak, Agenda | Leave a comment

Hemengoa ez da betiko

Ez zaituztet gogaitu nahi, baina gogora ezazue hil-beharra. Gaitz gaberik gabiltzanetik heriotzari atzea emanda bizi garela esan daiteke. Ordea, gure sortzetik bertatik onartu beharreko laguna da, zeren eta egoera honetan ez baitago inmunitaterik. Gauden lekuan gaudela ere, gorputza badoa gainbehera. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Zipriztin nihilistak

Heriotzaz kontatzen den guztia gezurra da. Errealitatea irain bat da, ukabileko bat bular aldean, eta haren kontrako ituna engainu bat da», Sandor Marai idazle hungariar erbesteratuaren aipu nihilista erabiltzen du, beste aipu gogoangarri batzuen artean, Jabier Muguruzak (Irun, 1960) bere … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Nola belztu behar zuria” kontzertu-errezitaldia Lezon

Joxan Artzeren poema berriak oinarri, Nola belztu behar zuria kontzertu errezitaldia eskainiko dute Bide Ertzean taldeak eta Oier Guillan/Asier Sarasola errezitatzaileek. Antolatzailea: Euskal Idazleen Elkartea, Poesia Orduak ekimenaren barruan. Hitzordu honen uberan: Bide Ertzean Artzeren bi ahotsak (Berria)

Posted in ag-Ikuskizunak, Agenda | Leave a comment