Monthly Archives: otsaila 2015

Mikel Tabernaren ‘Alkasoroko benta’ mintzagai

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta (Susa, 2013) nobelari buruz solas egingo dute. 19:00etatik 20:00etara. Albiste honen uberan: Mikel Tabernari elkarrizketa

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

“Burdin hariak eta plastikozko koilarak” errezitaldia

Markel Ormazabalek eta Oier Gonzalezek “Burdin hariak eta plastikozko koilarak (maitasun lubrikatua): gartzelari buruzko gogoeta musikatua” errezitaldia egingo dute. “Hautatutako testu, kantu eta irudien bitartez kartzelako erloju-goilare-izararte-izaretatik bidaia egitea proposatzen dizuegu solasaldi musikatu eta gogoeta partekatu honen bitartez”.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

Marçal eta Dickinson aztergai

Maria-Merçé Marçal eta Emily Dickinson poeten antologia kaierez jardungo. Argitaratzailea: Susa.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Daniela Albizu oroitzaPENETAN

Aurten, Otsailaren azken egunetan, Daniela Albizu, gure olerkari lagunak, norabaiteko mundu batera bide egin digu. Dozena bat urtez, bere aztarnak, Hatsaren Poesia liburuan utzi izan dizkigu, bainan azken 5 urte hauetan, emeki emeki, gaixotasun larri baten itzalak, bere azken indarrak  estali dizkio. Guretzat, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Virginia Woolf-en “Dalloway Andrea” aztergai

Virginia Woolfen Dallloway andrea (Edo!, 2014) aztertuko dute. Liburuari buruz

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Aditzen jolasean

Maiz esaten da euskarak aisian ez duela lekurik. Gaztetxoek erdarara jotzen dutela ikasgelatik irten bezain pronto. Eskolan berbalapiko, jolas-orduan hitz gutxiko. Irakatsi eta ikasi, ikasgela barruko hitz nagusi, erraz ateratzen dira ezpainetatik: «ikasi dut» eta «irakatsi didate». Seguru. Tinko. Baina, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

barikuko erretratuak

  Atlantida   Noranahi begiratuta ere, han urak eta urabarrak. Ur gaziak, ur gezak, ur lasterrak, ur bilduak, ur den-denak harrotu dira. Asko ari du. Goian behean. Suilka. Erruz. Gogotik eta eten gabe. Umetan esaten genuenez, botalean ari du… Atlantida … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Sarriren peskizan

Maialen Lujanbio-Harkaitz Cano Martxoaren 3an asteartea, 19:00etatik aurrera, Maialen Lujanbio bertsolaria eta Harkaitz Cano idazlea Sarriren lanen inguruan arituko dira solasean. Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.   Jesus Egiguren Martxoaren 4an asteazkena, 19:00etatik aurrera, Jesus Egigurenek hartuko du parte. Euskaltzaindiaren … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aldizkaria berria aurkezteko hiru ekitaldi antolatu ditu 111 Akademiak

Kilkerren soka zikloko lehena izango da Andoaingoa. “Hurrengo hitzorduak Usurbilera eramango gaitu: martxoaren 5ean, ostegunez, Jose Luis Otamendik 2014an Susa argitaletxearen eskutik kaleratu duen Kapital publikoa poesia-liburuan oinarrituriko izen bereko errezitaldia eskainiko du 19:30ean Potxonea kultur etxean”, 111 Akademiatik aditzera … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Patxo Telleriarekin solasean

Pankreas antzezlana idatzi duzu. Oraindik bazabiltzate plazarik plaza, eta testua paperean ere eman duzue, autoeditaturik (Tartean-ek berak kaleratu du). Zergatik paperean modu horretan emateko urrats hori? Gure ikuskizunak beti egon dira hitzean oinarrituak. Eta ikuskizun askotan hurbildu zaigu jendea testua … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment