Monthly Archives: martxoa 2015

Nieves Alvarez eta Hasier larretxearen errezitaldia

Martxoaren 21ean ospatu zen Poesiaren Nazioarteko Eguna. Horren aitzakian edo, Nieves Alvarez eta Hasier Larretxearen errezitaldia antolatu dute Donostian Liburutegi Nagusiko jarduera aretoan, San Jeronimoko sotoan. Juan Ramon Makuso arituko da aurkezle lanetan.

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

barikuko erretratuak

  Korrika barik, hegaz Pankarta koloretsua eta jende andana bat atzetik. Batzuk kantuan, eta beste batzuk arnas-estuan, denak lainopean. Horra argazkia. “19. Korrika” azken txanpan sartu da, Bilbora bidean. Eta txanpon orok baduenez bere ifrentzua, euskararenak ere badu berea. Han … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Katixa Agirrek liburu berria aurkeztu du

Errepide-bidaia bat kontatzen du Atertu arte itxaron eleberriak, Ulia narratzaileak eta haren bikotekide Gustavok Euskal Herrian zehar egiten dutena. Hainbat txoko ikusiko dituzte, Uliaren jaioterri den Gasteiztik hasi eta Araban barrena ondoren, Bilbora gero, errepide nagusietatik ihesi Lekeitiora arte, Eibar … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iñaki Irasizabali elkarrizketa

Odolaren deia (Elkar, 2014) nobelak ere lan munduarekin bazuen zerikusirik. Familia ere beste elementu garrantzitsu bat zen. Nobela berri honetan bezalaxe. Normalean beti agertzen dut familia. Pertsonaiaren testuingurua da. Nobela honetan ere azaltzen da. Baina honakoan familia ez da nobelaren … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

David Albahariren “Götz eta Meyer” mintzagai

David Albahariren Götz eta Meyer (Pasazaite, 2013) liburua aztertuko dute.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Uxue Apaolazaren “Umeek gezurra esaten dutenetik” liburuaz solasean

Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik (Erein, 2005) liburuaz egingo dute solas.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Jose Luis Otamendiren “Kapital publikoa” errezitaldia

Jose Luis Otamendik Kapital publikoa (Susa, 2014) poesia liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. IRAKURRI egilearekin elkarrizketa

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

“Amaren heriotzak libreago egin ninduen” liburuaz solasean

Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) poesia liburuaz egingo dute solas. Liburu honen uberan: Mari Luz Estebanen hiru poema Mari Luz Esteban: elkarrizketa

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Iolanda Zuñigaren “Post-it bizitzak” mintzagai

Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak (Pasazaite, 2014) liburua izango dute berbagai. Itzultzailea: Iñigo Roque.

Posted in ag-Irakurle taldeak eta klubak, Agenda | Leave a comment

Galder Perezek eta Maisha MCek irrati-antzerki ikastaro bat gidatuko dute Bilbon

Apirilaren 10a bitarte eman daiteke izena, Galder Perezek eta Maisha MC konposatzaile eta DJak elkarrekin eskainiko duten irrati-antzerki ikastaroan. Ikastaroa bera apirilaren 22tik maiatzaren 27ra izango da, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara BilbaoArteko instalazioetan. Izen emateak 70 euroko prezioa izango du (50 … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment