Monthly Archives: maiatza 2015

Juan Ramon Makusoren “Hitzak argi” musipoema emanaldia

Juan Ramon Makusok Hitzak argi (Pamiela) poesia liburuan oinarritua musipoema emanaldia eskainiko du. Bidaide izango ditu Iñaki Alberro (txeloa) eta Eihar Uribe (gitarra), eta Imanol Larrinagaren proiekzioak. Liburuari buruz elkarrizketa Emanaldiari buruz elkarrizketa

Posted in ag-Errezitaldia, Agenda | Leave a comment

barikuko erretratuak

  Zuri-gorri, dekretuz Zeru-lurrak berdindu balira bezala, Bizkaian argitaratzen diren egunkarietan ez dago beste konturik, Espainiako Errege-koparen finala jokatuko baita bihar Bartzelonan. Bizkaiko egunkarien azaletako argazkietan, bandera zuri-gorriak dira nagusi. Zuri-gorriz jantzitako lagunak. Zuri-gorrizko azala duten gozoki asmatu-berriak… Katuak eta … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Denbora bere lekura”, Gerardo Markuletaren poema liburu berria

Zenbateko boterea ematen diogu denbora pasatuari gure denbora presentean? Nostalgiarik gabe, poeta atzera begira jarri da, aukera bakarra aurrera bidea dela jakinik. Handik “nerabezaroko argazkiak, leiho irekiak, tiradera ezkuturen bat, akuarela lurrintsuak, oheko oihartzunak…” jaso ditu poema berriotan, Erein argitaletxearen … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Patxi Zubizarretari elkarrizketa

Izen ugari bildu ditu Patxi Zubizarretak bere nobelaren harira: Joserra Senperena bere piano doinuekin eta Mintzo Cemillan bere ilustrazio eta koadroekin izan ditu lagun, hala audio-liburuko edukiak osatzerakoan, nola “Baso bat opari” emanaldia taularatzerakoan. Zubizarretak nolabaiteko jolasa planteatu du liburuko … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Arrate Egañak irabazi du Mikel Zarate Saria

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Malabar Hill

Malabar Hill-en eman zenuen arrats hartara itzuli zara. Montzoiak ez dizu bakerik ematen. Ume-begiak dituzten prostitutek apar lizunak bidaltzen dizkizute yoga ikasle bailiren. Harri zahar bati darion izerdia legez, hezetasun hezurtua hauteman dezakezu. Oro konputa ezina da. Bizitza ez da … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gaur, Berrirakurtzen saioan: Lorea Agirre

Xuan Bello idazle asturiarraren liburu ezagunenetako bat hartuko du hizpide Lorea Agirrek gaur Berrirakurtzen saioan: Hestoria universal de Paniceiros. Hain justu, Bellok urte luzetako isilaldi poetikoa hautsi du eta pasa den igandean Juan Luis Zabala kazetariak elkarrizketa egin zion, udazkenean … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Porrotak zizelkatutako garaipen ametsa

Mikel Antzaren (Donostia, 1961) ibilbide literarioak antzerkiaren eta narrazioaren itsaso “arrazionalagoak” zeharkatu ditu orain arte. Argitaratutako lehen poemario honetan, Ametsak ere zain (Susa, 2015), ibilbide politiko zein existentzialaren gaineko ahots lazgarri bezain barnerakoiak uztartu nahi izan ditu, ametsaren molde “irrazionalagoa” … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Koldo Izagirre: “Ez zekienaren jabe egin da, hori da Lorea Gernikaren abentura”

Pertsonaia nagusi bat ageri da nobela honetan, Lorea Gernika, “baina pertsonaia honek ez du helburu jakinik eta ondorioz ez dago nobela beltzean edo nobela zurian hain funtsezkoa den intrigarik”. Pertsonaia nagusiaren ibiliak, lehen inpresio batean, ez dira ezer lortzeko. “Ibiliotan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Harkaitz Cano “Kapital Publikoa”z

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment