Monthly Archives: uztaila 2015

Hiru lehiaketa aukeran

Ignacio Aldecoa XLIV. ipuin lehiaketa Aurkeztuko diren lanak 10 eta 25 orri artekoak izango dira. Inprenta-letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ixiar Rozas eta Karmele Jaio izango dira Poesia Orduak zikloko protagonistak

“Beltzuria”, Ixiar Rozas eta Mursegoren eskutik Irudi batetik abiatzen da Beltzuria (Pamiela, 2014) liburua: emakume batek hondartzan zerua ikusi eta “beltzuria” esan du, memoriaren hondoan ahaztua uste zuen hitza berreskuratuz. Hari horri gehituko zaio Xamuio bertsolariaren ahotsaren peskiza, egileak berak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Bingen Ametzagak tonu arina eta ironikoa ematen asmatu zuen”

Bingen Ametzaga (Algorta, 1901-1969) Getxoko zinegotzia izan zen 1931n, eta Hezkuntza sailburua lehen Eusko Jaurlaritzan. 36ko gerra hasi zenean erbestera jo behar izan zuen. Ingalaterrara lehenik, Argentinara eta Caracasera ondoren. Zuzenbidean lizentziatua, Caracaseko eta Montevideoko Unibertsitateetako irakaslea izan zen. Euskal … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Abian da Santiago Onaindia literatur ikerketa-beka

Abian da Santiago Onaindia literatur ikerketa-beka, euskal literaturari buruzko ikerketa sustatzeko abiatu zen sariketa. Horrela egin dute beren bidea, adibidez, Miren Ibarluzearen itzulpengintzaren harrerari buruzko lanak edo Mari Jose Olaziregiren euskal literaturako nobelei buruzkoak. Azken edizioan Beñat Sarasola suertatu zen … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Luis Garderen “Ehiztariaren isilaldia”

Luis Gardek bere lehen nobela aurkeztu du Pamiela argitaletxearen eskutik: Ehiztariaren isilaldia. Bertan bi ildo dira nagusi istorioaren eraikuntzan: lehena 1938ko ezkaban kokatua, bigarrena egun kokatua, liburua idazteko prozesua bera nolabait islatzen duena “Ezkaban preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Pasolini (I.): izena haize bilakatzea

San Telmo museoko erakusketa aitzakia ederra da Pier Paolo Pasoliniren obran murgiltzen hasteko, edo sakontzeko. Erakusketan barrena urratsak emateko agian komeni da aurretik testuinguru bat edukitzea, Pasolini bera kokatzeko oinarri txiki bat, erakusketaren urratsetan testuingurua ez galtzeko. Behin ibiltzen hasita, … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Makina zoriontsuak fabrika huts batean

Corrugadosen itxiera kolpe latza izan zen Urolako bailaran. Urtebete pasa den honetan, fabrika hutsa bestelako esanahiz betetzeko asmoa agertu dute Elkar Ekin taldekoek, eta baita lana eta ahalegina egin ere hori gauzatzeko. Urola Kostako Hitzak bildutako adierazpenetan, zera esan zuen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aritz Gorrotxategiri elkarrizketa

Gatazka giroa atzean utzi, eta gatazka hizpide nagusietako batean bilakatu da euskal letretan. Twist, Martutene, Gerra Txikia, Inon ez, Inoiz ez liburuko erdiko kaiera… Horien artean kokatuko daiteke zure liburua. Egoki ikusten al duzu sailkatze hori? Bi faktore daude, nire … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Eta berriro hasierara, Celosamente Gordea

Manex Agirre eta Gaizka Amondarain izan ditu gidari saioak, Hala Bedi irratitik edo Arrosa saretik zabaldurik, zortzi urtez hamaika saio. Musika, zinema eta literatur erreferentzien altxor kutxa bat, gidariek haien berbez estekaturik guztiak, esatari literarioen eredu, edo entzuleen lagun. Esperimentazioaren … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Eako Poesia Egunak Irakurrieran irratsaioan

Duela gutxi ekarri genituen Hitzen Uberaneko kaia atalera, Bizkaia Irratian EIEren eskutik Irakurrieran irratsaiokoek egiten duten ahalegin eskerga. Oraingoz azkena berriena duten alean eako Poesia Egunak izan dituzte hizpide, Castillo Suarez eta Asun Landa antolatzaileekin. Bertan entzun dezakezue osorik: [audio2:http://www.bizkaiairratia.eus/igotako_audioak/6057_Eako_Poesia_Egunak.mp3] … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment