Monthly Archives: iraila 2015

“Hiri hondakin solidoak” nobelaren uberan

Camembert helburu (Susa,) saiakera nobelatuan ezagutu genuen Enekoitz Ramirez Lanbas, Zintzoen saldoan nobelan topatu genuen berriro. Jon Alonsok Txalaparta argitaletxearen eskutik plazaratu berri duen Hiri hondakin solidoak nobelan topatu dezakegu berriro: Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Gertrude Steinen Amerika

Duela gutxi Amerikari buruzko amu bat eskaini genizuen, Maiakovskiren begiradapean. Maiakovskik Kuba eta Mexiko izan zituen hizpide liburu hartan, baina batez ere Amerikako Estatu Batuak. Poetaren beraren esanetan, “Amerika” hitza okupatu egin zuen herrialdea. Maiakovskik distantziatik, kapitalismoaren urakan-begia ezagutu gabe … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Bardoitzara 2. ibilaldia antolatu du Hatsa elkarteak

Senpereko Hatsa elkarteak “Bardoitzarako 2. Ibilaldia” antolatu du urriaren 4rako. Edonork har dezake parte ekimen honetan, parte hartzaileei Bardoitzan irakurraldia egiteko poemak eramatea eskatzen zaio, norberarenak edo beste idazleren batenak. Honako hau da egitaraua: -Goizeko 8etan jendea biltzea, elkartze gune … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kattalin Miner, Igartza Beka Sariaren irabazle

Hemezortzi urteotan saritu dituztenen izenetan erreparatzen baduzu, ondorio honetara iritsiko zara: euskal letretan, harrobi lana egin du Igartza Beka Sariak. Aurten, hamabost proiektu aurkeztu dira eta Kattalin Minerren idazlana izan da epaimahaiak hobetsi duena. 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du eta … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Elearaziren ondarea

Hiru urtez martxan egon eta gero, eten egin zen elearazi.eus atariaren jarioa. Aurreko martxoan izan zen hori. “Dena den, azken festa bat ospatzea erabaki genuen, azken lan- eta irakurketa-festa bat: digitala zena paperean gordetzeko grinaren emaitza duzu hauxe. Horretan ibili gara azken … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Hiru galdera baino askoz gehiago da Alison Bechdel

Hiru mugarri nagusi daude Alison Bechdelen komikigile-jardunean: Dykes to Watch Out For Unibertsitate-ikasketak amaitu berritan, artean idazle gisa jardun ala akademian jarraitu zer egin ez zekiela, bizitzan hainbat gauza gertatzen diren moduan kasualitate antzean ekin zion Alison Bechdelek gerora sona … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

barikuko erretratuak

  Si vis pacem… Dinamita, trilita eta berunezko onddo zuri harroa ikusi dut gaurko argazkian. Hegazkin batek bonba jaurti, hura lehertu, eta eztandak sortzen duen kezko zutabe bihurria ikusten da fotografian. Lautada eder batean hori guztia; eta ez da urrun, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gerardo Markuletari elkarrizketa

Ia hamar urte pasa dira aurreko poesia liburutik (Ezjakintasunak, 2006). Zer behar duzu plazara ateratzeko, nola izaten da zure poesia idazteko pultsua? Pultsuarena ez da metafora txarra poesiarekiko harremana irudikatzeko. Berezkoa dut, beti hor barruan taupadaka, gehienetan hautemanezin. Baina tarteka … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Joseba Larratxe: “Oso marrazki sinple eta eskematikoekin komiki bikainak egin daitezke”

Bigarrenez antolatu duzue komiki ikastaroa Tolosan. Iazkoaren ildo berbera jarraituko al du aurtengoak? Pasa den urteko esperientziatik ikasitakoarekin aldaketa batzuk egingo dizkiot gai zerrendari. Baina funtsean ildo beretik joango da tailerra. Baliteke aurreko urteko inork berriro etorri nahiko balu errepikakorregia … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Wagner absolbitzeko lau alegato

Friedrich Nietzsche filosofoak eman zion kutsu juridikoa Wagnerren obrari buruzko ika-mikari. Wagnerren aurkako liburu bat idatzi, eta berak izendatu zuen hala, Wagner auzi; horregatik izan da gero afera epaiketa bat bezala tratatua. Horrek izan du alde onik, Etxarteren arabera, gaia … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment