Monthly Archives: iraila 2015

Kattalin Minerren egitasmoak irabazi du XVIII. Igartza Saria

Egitasmo bat baino ez da oraingoz. Hala ere, nobela-proiektuaren xehetasun batzuk aurreratu ditu gaur eskaini duen prentsaurrekoan. Jezabelek –hala du izena pertsonaia nagusiak– gora egin du enpresan, espero ez zuen herentzia bat ere jaso du, eta horri esker etxe bat erosi. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hiru narrazio liburu eta nobela bat, Susa argitaletxearen eskaintza

Gotzon Barandiaranek bigarren nobela plazaratuko du laster. Susak aditzera eman duenez, Gidariaren okerra izenburua darama Larrabetzuko idazlearen nobela berriak. Bea Salaberriren lehen idazlana, ordea, ipuinez osatuta egongo da eta lan honen izenburua ere aurreratu dute: Baionak ez daki. Andoni Urzelai eta Harkaitz … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Abian da X. Tene Mujika beka

Hauek dira X. Tene Mujika beka deialdiaren oinarriak: 1. Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Altza eskua udan 4 liburu irakurri dituen irakaslea bazara

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

Poema bat, Karmele Jaioren eskutik

  HITZ HORIEK   Nahiko nituzke hitzak biluzik. Ume batek lehenbiziko aldiz erabiltzen ditueneko zentzuaz. Nahiko nituzke hitzak arrautza-irinetan pasatu gabe, uretatik atera berritako arrainak bezain distiratsu. Nahiko nituzke paretan gogor jotzen duten pilotak, oihartzuna sortu eta bizi-bizi bueltan datozenak. … Continue reading

Posted in ai-Poemak, Aingura hegodunak, Albisteak | Leave a comment

Ulises euskaratzearen odisea

Xabier Olarra Lizasok James Joyceren ‘Ulises’ ekarri du euskarara. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu du gaur eguerdian eta jakinmin handia sumatzen zen kazetarien zein bertaratutako lagunen artean. “Ulises beste hizkuntza batera itzultzea beti da mugarri handi bat”. Halaxe adierazi du … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Amerika, Maiakovskiren begiradapean

Diotenez, XXI. mendean internetek zentzuz eta mamiz hustu du bidaia literatura: dagoeneko ez da behar libururik munduan zehar begirada barreiatzeko. Aski da pantaila zirikatzearekin, google maps haztatzearekin, leku zehatz bateko koordenatuetan murgiltzeko. Baina horiek gutxitan dute pertsonen berri, izenez lepo … Continue reading

Posted in Albisteak, Amuak | Leave a comment

Argitaratzearen alde

Idazleak idatzitakoa jendarteratzeko duen modurik eraginkorrena da argitaratzea. Ebidentea da gaur egun orain dela hogeita hamar urte baino liburu gehiago argitaratzen dela, askoz gehiago. Paradoxikoki, laurogeigarren hamarkadan ezarrita zegoen literatur sistemaren aurka sortu ziren aldizkari eta argitaletxeak dira gaur egungo … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka Donostian

Donostiako Gipuzkoa plazara hurbiltzen bazarete egunotan, Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azokarekin egingo duzue topo. Liburu zahar eta deskatalogatuez gain, diskoak, kartelak, komikiak edota aldizkari zaharren aleak ere salgai izan ohi dira, besteak beste. Irailaren 13ra arte egongo da azoka zabalik. … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Koldo Izagirrek Natxo de Feliperi jarriak

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment