Monthly Archives: azaroa 2015

Hegats berria, kalean

Hegats aldizkaria itxuraberriturik agertu zaigu gaur. Euskal Idazleen Elkarteak aire berri bat eman nahi zion bere literatura aldizkariari eta ardura hori Lander Garroren eskuetan utzi zuten. Eraberritze lanak bideratzeko garaian, “plastikotasuna eta irreberentzia” izan ditu kontuan Oreretako idazleak eta kazetariak. … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Imanol Epeldek “Etxepare Rap” proiektuko azken emanaldiak iragarri ditu

Honako hitzak paratu ditu Epeldek Argiako bere blogean: “heldu da agurraren ordua. Agurrarena edo gero artearena. Aurkeztu nituen kantuek eta jendaurrekoek berea eman dutelako. Baina denborarekin kantu gehiago sortuko ditudala sinetsita. Oso gustura aritu naiz jendaurrean. Eta oholtzara ni bakarrik … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

barikuko erretratuak

  ez da era hortan aldatzen, baina Sei lagun argazkian, bost gizon eta emakume bat; eskuan makarroi-pakete bana dute. Lerroburuak dio gaur eta bihar seiehun bat tona elikagai bildu nahi dituztela, gorriak eta beltzak ikusten ari direnentzat. Elikagai-banku bateko kideak … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Hondamendiak atzo, gaur eta bihar

Atzo goizean aurkeztu zuen Xabier Montoiak Hondamendia ipuin-liburua, Elkar argitaletxearen eskutik. Bere ibilbideko seigarrena narrazio-bilduma da. Musikan eta literaturan, bietan aritua da Montoia, eta, hain zuzen, Erroman kontzertu bat egitera joana zela otu zitzaion liburu honen hazia izango zen estreinako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Alaine Agirreri elkarrizketa

Odol mamituak (Elkar, 2014) idazteko ideia bat-batean etorri zitzaizula aitortu zenuen Hitzen Uberan eskaini zenigun elkarrizketan. Gero, apurka-apurka joan zinen zure lehen nobela hura izan zena osatzen. X hil da ere, bulkada baten emaitza izan al da? Ideia nik neuk … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Eider Eibarren erakusketa inauguratuko dute Durangon

Hitzordu bikoitza antolatu dute ostiral honetan 18:30ean Durangon, Arteka liburu-dendan, Barrukoa liburuaren inguruan: Eider Eibar egileak liburua aurkeztuko du, eta bertako irudiekin osatutako erakusketa inauguratuko du bide batez. Liburu-denda txikia da Arteka, baina liburu eskaintza guztiak artez aukeratutakoak. Garrantzia handia … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

93

  Armak, sokak, piramideak, aldapak, harriak, kateak, tronuak, makilak, albisteak, oroitzapenak soilik izango al dira inoiz?

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Anjel Lertxundiren “Zu” nobela

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Irakurle taldeen mapa Hitzen Uberanen

Atal berri bat jarri dugu martxan Hitzen Uberan webgunean, ohiko moduan Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez, eta kasu honetan Digitalidadea enpresaren lanari esker. Hilabete batzuk daramatzagu atala elikatzen, aurretik agendan egindako lana biltzen, hitzordu berriak sartzen, datuak eguneratzen eta irakurle taldeekin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Plaza eta Akademia

Maialen Lujanbiok jakintza Akademikoa eta Plazakoa bereizi zituen EHUko udako ikastaroen inaugurazio ekitaldian. Jakintza mota ezberdinak aipatu zituen, eta esan zuen jakintza horietako batzuek (lengoaiaren artea edo bertsolaritza) ez dutela lekurik jakintza arautu eta ofizialean, eta, batak besteari ezer kendu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment