Monthly Archives: abendua 2015

Kafe Bar Bilbao lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Hamairu urte beteko ditu aurten Kafe Bilbao sariak. 2001ean martxan jarri zenetik egile ugariren testuak eman dituzte ezagutzera sariaren bitartez, euskaraz zein gazteleraz. Kasu batzuetan irakurketa dramatizatuak antolatu dira haiekin, eta testu guztiak sarean osorik topatzeko aukera eman dute HEMEN … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Juan Luis Zabala eta Asier Serrano sarituak

Posted in Arrantzatuak | Leave a comment

ostiraleko erretratuak

  Markoa, argazkiarentzat Hautagaia ikusi dut egunkariko azala betetzen, pied-noir itxurako batekin ari da kantuan. Eskuetan du gitarra gizaseme beltzak, eta gibelean, kalean lo egiteko zakua. Hautagaiak txalo-jotzen du, musikari laguntzeko. Hiriguneko kale batean daude biak, moda-boutique baten kanpoaldean, erakusleihoak duen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Abian da Gazte Hitzak lehiaketa

Esan bezala, fikziozko ipuin eta kontakizun laburrak saritzeko lehiaketa da Gazte Hitzak. Gaia libre. Hizkuntzaren harira, euskaraz eta gaztelaniaz, bietan aurkez daitezke lanak. Adin-tarteei dagokionez bi atal ezarri dira: batetik, 14 eta 18 urte bitartekoak eta bestetik 19 eta 25 … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Jasone Osorori elkarrizketa

Nobela hau idazteko erabili duzun idazkera ezohikoa da. Argi ikusi al zenuen hasieratik? Zenbat du ausardiatik, eta zenbat arriskutik? Argi neukan ekarpen bat nahi nuela egin. Hasteko, nire buruari. Askotan esan da dena dagoela idatzia jada, eta gure ahotsa gure estiloa … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Anne Sextonen poemak bihar Errenteria/Oreretan

Aurtengo Literaktumen aurkeztu zuten emanaldia, maiatzean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuten ostera, irailean: Ene maite kuttun guztiak. Anne Sextonen poemak oinarri, Harkaitz Canok euskarara ekarriak. Canok berak irakurri eta harilkatu zituen gehienak, eszenatokiaren aurrealdeko iskina … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Harkaitz Cano, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan

Beti oporretan (Susa, 2015) izeneko narrazio liburua plazaratu berri du Harkaitz Canok. Bideo honetan dituzue prentsaurrekoan eskaini zituen azalpenak. Urtarrilaren 12an Donostiako Udal Liburutegiko sotoan izango da, liburuaren inguruko xehetasunak eskaintzen. Iñigo Aranbarri arituko da dinamizatzaile lanetan.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

BALA azoka Bilbon

Bidebarrietan topatuko duzue Bilboko Arte Liburuaren Azoka. Banizu Nizuke elkarteak antolatu du eta hauxe du hirugarren edizioa. Eskuz egindako liburuetan eta edizio artistikoetan erreparatu ohi du azoka honek baina bestelako jarduerak ere biltzen ditu bere baitan: tailerrak, berbaldiak, kontzertuak… Abenduaren 20ra … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

61. alea plazaratu du Maiatzek

Poemak, narrazioak, kronikak, itzulpenak, liburu erreseinak, antzerkia. Horrek guztiak du lekua Maiatz aldizkariaren 61. alean. Hainbat idazleren poema, narrazio eta gomutak jasotzeaz gain, ez ohiko edukiak ere bildu dituzte orriotara. Batzuk aipatzearren: -Gerard Bagardie antzerkilariak Satorrak obra eman du bertan … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Baztan belzten hasia da… Euskal Nobela Beltzaren Astea ilbeltzaren 18tik 24ra

Aurtengo Euskal Nobela Beltzaren Astea-ren kartela eta egitaraua zabaldu berri dute ekimeneko antolatzaile diren (H)ibeltza taldekoek. Ohiko moduan Baztanen izango da, aurten ilbeltzaren 18tik 24ra bitarte. Solasaldiz eta liburu aurkezpenez jositako egitaraua jarraian ikus dezakezue osorik. Astea proiektu berri baten … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment