Monthly Archives: urtarrila 2016

Karlos Gorrindori elkarrizketa

Galbidean den maitasun istorio bat. Nobela honen trama egituratzen duen gaia hori dela esan daiteke. Beldurrak, zalantzak, komunikazioa/inkomunikazioa, aurreiritziak… agertzen dira. Agonia baten kronika dela esan daiteke, ezta? Hasiera-hasieratik geratzen da argi eta garbi zein den bikotearen egoera. Ez dakigu … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Misterioari dario” errezitaldia gaur Donostian

Hitza, musika, marrazkia. Andoni Salamerok hainbat lagun izango ditu oholtzakide gaur eskainiko duen “Misterioari dario” errezitaldian: Pello Ramirez txelojolea, Jon Goenaga pianojolea eta Josu Maroto marrazkilaria. “Misterioari dario”: lehenago Arantzazun eskaini duzuen emanaldia. Hau bigarren aldia izango da edo egon … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

EIZIE ere, “sortzen jarraitzeko eskubidearen alde”

EIZIEk ere bere egin duen adierazpenean, pentsioa kobratzea eta sorkuntzatik eratorritako lanaren etekinak bateragarriak izan daitezela eskatzen da. Hortaz, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak abiarazitako kanpaina “bertan behera utz dadila berehala, zeinaren bitartez eragindakoei eskatzen zaien aukera dezatela bizitza intelektualki … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hitzez eta ahotsez 3. edizioa

Durangaldeko Hitzez eta ahotsez literatur taldea izen bereko ekimenaren 3, edizioa jarri du martxan: Durangaldeko idazleak hitzez eta ahotsez.  gaur (urtarrilak 21) emango diote hasiera egitarauarei Xabier Amurizaren hitzaldi batekin: “Bakarrizketa-elkarrizketa, Mundua-Euskal Herria, Gu-Ni”, Arte eta Historia museoan 19:00etan. Otsailean … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

“21 aulki” errezitaldien zikloa Oiartzunen

“21 aulki” izeneko errezitaldi zikloa antolatu dute Oiartzungo 100TZE sormen espazioan urtarriletik apirilera bitarte. Mikroerrezitaldiak direla nabarmendu dute antolatzaileek, baina zergatik izen hori? “espazioa txikia izanik, gehienez hogei aulki jar ditzakegu, beraz bertan antolatzen ditugun emanaldiak publiko-talde txikiei zuzenduak izango … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hitzen lihoa iruten, lau errezitaldi Donostian

Donostia-2016 ekitaldiaren harira 70 ekitaldi inguru egingo dira urtarrilean. Egitarau horren barruan, Hitzen lihoa iruten izeneko errezitaldi zikloa osatu du Koldo Mitxelena kulturuneak “etxe honetan hitza, poesia eta musikari garrantzi eman izan diegu betidanik eta jende aurrean errezitaldi asko antolatu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mitoak posterrean

Jon Kortazarrek Luma eta lurra liburuan dioenez, Atxaga Gabriel Arestiren harria suntsitzen saiatu zen Etiopian. “Harea (Etiopiako sinbolo indartsuenetako bat) hori poesia sozialaren sinbolorik nagusienaren ironia da. Gabriel Arestik, gaurko euskal poesiaren fundatzaile eta aita freudianoak, Euskal Herria sinbolizatzeko harriaren … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Beltzaren koloreak, aurkezpena

Gure letretan, 2016. urteko lehen liburua saiakera-lan bat izango da: Beltzaren koloreak (Susa, 2016). Jon Alonsoren sinadura darama eta ostiral honetan aurkeztuko dute. “Azken ehun urteko 25 bat idazle nazioartekoren 150 liburu inguru irakurririk, Jon Alonsok ohar eta iritzi argigarri … Continue reading

Posted in Erakusleihoa | Leave a comment

Egonaldi artistikoak Poloniako Wroclaw hirian

Donostia 2016 eta Etxepare Institutuak elkarlanean jardun izan dute, eta elkarlan horren fruitu da Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistikoa egiteko aurtengo deialdia ere. Hirugarrenez antolatu dute ekimen hau, Wroclaw eta Donostia lotzen dituena. Hain zuzen, Wroclaw ere Europako kultur hiriburua … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

barikuko erretratuak

  Erregearen polboroiak Elkarri bostekoa ematen ikusi ditut argazkian Espainiako erregea eta Espainiako Kongresuko presidentea, Felipe seigarrena eta Patxi Lopez. Argazkian, aise kentzen dio burua batak besteari. Gogorapenak esnatu dizkidate biek. Patxi Lopez ikusten dudan bakoitzean, gogoratzen zait sozialistek eta popularrek egindako … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment