Monthly Archives: maiatza 2016

Etxekoak, azkenengo aldiz

Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Talka horixe du abiapuntu Artedrama Laborategiaren eta Huts teatroaren lanik berrienak, maitasun-istorio bat, bertakoak eta kanpokoak, familia bat eta bertan kide berri bat txertatzeko nekeak. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Peru Magdalenak “Argia” poesia liburua aurkeztu du

“Mastekatzen duen janaria bilakatzen den hagina ibiltzen duen bidea bilakatzen den pausoa deitzen duen pertsona bilakatzen den izena   ene poesiak apuntatzen duena bilakatu gura luke hitz hutsezko ontzia abandonatu horitu eta desegingo den liburua utzi eta deskribaezina den dardara … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Erein argitaletxearen nobedadeak, plazara

“Bizitza landu behar dugu, eta ez heriotzarako prestatu” Zu (Erein) minbiziaren aurkako borrokaz eta, oro har, bizitzaren udazkenaz diharduen kronika bat dela esan daiteke. Jatorrizkoa plazaratu eta gutxira, Anjel Lertxundirekin aritu ginen solasean. Hitzen Uberan eskaini zigun elkarrizketan, Cesare Paveseren liburu bat … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Joxe Iriarte Bikilari elkarrizketa Irakurrieranen

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Irakurrieran, azken elkarrizketak

Elkarrizketatua: Jon Alonso Liburua: Beltzaren koloreak (Susa) [audio2:http://www.bizkaiairratia.eus/igotako_audioak/7075_jon-alonso-irakurrieran.mp3] Elkarrizketatua: Imanol Agirre Mintzagaia: Loraldia [audio2:http://www.bizkaiairratia.eus/igotako_audioak/7116_imanol-agirre-loraldia.mp3] Elkarrizketatua: Unai Villena Liburua: Hauts haietatik (Elkar) [audio2:http://www.bizkaiairratia.eus/igotako_audioak/7127_unai-villena-irakurrieran.mp3] Elkarrizketatua: Xabier Olarra eta Maite Agirre Mintzagaiak:  James Joyceren Ulises (Igela) eta Molly Bloom antzezlana [audio2:http://www.bizkaiairratia.eus/igotako_audioak/7154_xabier-olarra-eta-maite-agirre.mp3] Elkarrizketatua: Kattalin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Iñigo Aranbarriri elkarrizketa

1766ko gertakarietara jo duzu berriz. Apirila eleberriarekin ez zinen ase? Fikzio aldetik egin nahi nuena egin nuen, baina baneukan beste ezpal bat, esan nahi nituen beste gauza batzuk. Beraz, Apirila idazteko bildu nuen dokumentazioa hartu, El borracho burlado eta abarren … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak | Leave a comment

Svetlana Aleksievitx helburu

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Jokin Zaitegi Saria martxan da berriz ere. Arrasate Euskaldundu Dezagun elkartea eta Elkar argitaletxea dira lehiaketa honen sustatzaileak, eta literaturako Nobel saridunak euskaratzea du xede. 2013an bere martxa eten zuen arte, sariketa honek Kutxaren babesa jasotzen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Pako Aristi, arrotz eta eder

Arrotz eta eder (Susa, 2016) Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino, pentsatu izan dut urteak betetzen nituenero.   Sexuak lore artean eztanda egin zuen uda hartan masusta eta marrubizko belazeetan.   Noiz izan gara ederrago haurra jaio zenean … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

‘Metamorfosia’ liburuaren irakurketa jarraitua, 100. urteurrena ospatzeko

Ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren baitan antolatzen da irakurketa jarraitua. Aurtengoa, bederatzigarren edizioa izango da. Aurretik, Axular, Joan Mogel, Jon Mirande, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Gabriel Aresti eta Joseba Sarrionandia idazleen lanak ekarri dituzte gogora. Aurten, eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Maite Gurrutxaga: “Nire lanaren soslai zabal bat egiten saiatu naiz”

Originalak batu dituzu erakusketan. Baina original horiek zer dira, zure ibilbide osoan egindako lanenak? Edo azkenaldiko zure obraren lagin bat al da erakusketa honetan batu duzuna? Maite Gurrutxaga: Bai, bertan originalak ikusi ahalko dira; akuarelak, arkatzez egindako laminak, bozeto liburuak… Niri … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment