Monthly Archives: maiatza 2016

Kalean da Maiatz aldizkariaren 62. alea

Ohikoan bezala, mamitsu dator Maiatz aldizkariaren ale berria: generoen aldetik anitz, edukiz intimista bezain aldarrikatzaile, ahotsez mukuru. Hauek izan dira ale honetako testuen egileak: Luixa Giltzu, Irati Murua, Ainara Maia Urroz, Mirentxu Auzki, Eric Dicharry, Juankar L. Mugartza, Joseba Aurkenerena, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Harkaitz Canori elkarrizketa Irakurrieranen

Posted in ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

barikuko erretratuak

  Negarra Egiptoko hegazkinaren aferaren inguruan, hainbat egunkari azaletan erakutsi dute bidaiaria galdu duten senideen negarra, negar femeninoa. Azaletako argazkietan, emakumea baizik ez dago. Ez dute hildakoek senide maskulinorik? Senide maskulinoei ez die eragin etxekoa galtzeak? Hedabideei ez zaie gizonen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Bakardadeari aurre egiteko bideak

Estreinako liburua du Jon Ariza de Miguelek, eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen hitzetan, sorpresa atsegina izan zen Arizaren lana jasotzea. Ezohiko moduan jorratzen ditu kultura eta musika, adibidez, eta euskal literaturan hain sarri agertzen ez diren giro eta erreferentziak ere … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Mariasun Landari elkarrizketa

Cristina Enea pareko zaintzaile zaharrak oreinaren balada kantatuko dio Maitaneri. Baina Maitane ez da asko aklaratuko. Gu ere ez. Beste baladek ez dakit, baina oreina eta neska gaztearen inguruko balada honek premiazkoa zuen zuk egin duzunaren moduko ahalegina, ezta? Hizkuntza aldetik, akaso … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Miaketa prozesu bat da nire poesia”

Pako Aristik Arrotz eta eder (Susa, 2016) izeneko poesia liburua plazaratu du. “Jaso duen herentzia kulturala suntsitu edo bazterrean utzi edo gainditu duen pertsona baten historia da hau. Eta hori dena bazterrean utzi ondoren, bere buruaren bila abiatu den pertsona baten … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Hatsaren 18. “Olerki Bilduma” plazaratu dute

Hatsak plazaratu dituen 18 bildumak arakatuz gero, azken hogei urteen kronika emozional eta politiko bat egin liteke. Kasu batzuetan gertakizun kolektiboei zuzenduriko erreferentziez josirik, beste batzuetan norbanakoen bizipenen filtrotik agerturik. Ohiko moduan, parte hartzea irekia izanik, anitzak dira aurtengo bildumak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ibon Muñoaren lan berria aurkeztuko du gaur Ataramiñek

(Iturria: Ataramiñe). Gaur aurkeztuko dute Ataramiñe proiektuaren barruan Ibon Muñoaren hirugarren liburua: Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin. Eibarren izango da, Beleko tabernan, 19:00etan. Liburuaren aurkezpenarekin batera Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek “Burdinazko hariak, plastikozko goilara eta maitasun lubrikatua” kartzelari … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Munduko Poesia Kaierak bildumaz, Sautrelan

Munduko poeta esanguratsuenen lanak euskarara ekarri eta irakurleen esku jartzeko egitasmoan dabil Beñat Sarasola. Susa argitaletxearen eskutik 15 poetaren antologiak kaleratu dira. ETB1eko Sautrela saioan aritu zen egitasmoaz hizketan.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Kronika: “Gure hizkuntza, gure oholtza” jardunaldia

“Gure Hizkuntza Gure Oholtza” jardunaldia arrakastatsua (Testua: Galder Perez) Aurreko larunbatean, Bilboko Euskal museoan, “Gure Hizkuntza Gure Oholtza” jardunaldia egin zen, Bilbaoeszenak eta Bilboko Udaleko kultura sailak antolatuta. Antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta izan zen topaketa. Bertan antzerki munduko sortzaile … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment