Monthly Archives: ekaina 2016

Datorren astean amaitzen da Igartza Sarira lanak aurkezteko epea

Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak elkarrekin antolatzen duten literatur beka da Igartza. 19. edizioko oinarriak kalean daude dagoeneko eta ekainaren 30a da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Kontuan hartzekoa: 35 urtetik beherakoentzako beka da. Saritua den idazleak 6.000 euroko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Egunsentia” aurkeztuko du Amaiur B. Blascok

Berria da Louise Michel liburu-denda. Bilbon ireki zuten orain hilabete eskas, eta liburu-denda feminista da. Berria da Amaiur B. Blasco ere liburuak argitaratzeko langintzan. Orain hilabete gutxi argitaratu zuen Egunsentia poema-liburua. Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen; hala ere, liburuak badu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Lekore aldizkariaren 3. zenbakia plazaratu dute

Badira aste batzuk zabaldu dutela LEKORE aldizkariaren hirugarren zenbakia, Txakur Gorria kolektiboko kideen diseinuarekin: Irakurrieran irratsaioan ITU bandako Itziar Ugarte eta Paul Beitia elkarrizketatu ditu Gotzon Barandiaranek. Hemen entzun dezakezue saioa osorik:   Albiste honen Uberan: LEKORE aldizkariaren 2. aleari … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Irratsaioak, gaIr-Irakurrieran, Gatzetan gordeak | Leave a comment

‘Deserria itzultzen’

“Itzultzaile berriak lanean jarriko ditugu hiru egunez, idazleen ekarpenak lagun: Laura Liubinaviçiüte (Lituania); Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria); Barbara Pregelj (Eslovenia); Katarzyna Sosnowska (Polonia); Karina Mischenkova (Errusia); Merilin Kotta (Estonia) eta Lenka Nižnanská (Txekiar Errepublika)”, EIZIEtik aditzera eman digutenez. Idazleen ekarpenak ez ezik, beste gonbidatu batzuenak ere jasoko dituzte: Miren Ibarluzearena, Aiora Jakarena, Iñaki Iñurrietarena edota Eva Linazasororena. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hiriaren idazle

1947an jaio zen Paul Auster, New Jerseyn. Hala ere, New York hirira joan zen unibertsitateko ikasketak egitera, Columbia unibertsitatera, eta orduz geroztik, hiri horretan bizi da. Ez da xehetasun hutsala, izan ere, New York hiriak sekulako garrantzia eta presentzia dauka … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak | Leave a comment

Zer dute komunean komunean ezer ez duten gauzek (II)

Sarreran aipatutako izen guztiek dituzte komunean zinema, literatura, Nick Cave eta Warren Ellisek hainbat filmetarako egindako soinu bandak. Haietako batzuk bildu zituzten egileek, hain zuzen ere, 2009an plazaratutako White Lunar izeneko bilduman. Amu honetan hiru nobeletatik abiatutako hiru filma eta … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Ignacio Aldecoa lehiaketa, ipuinen esperoan

Ipuinak 10 orrikoak izango dira gutxienez eta 25 orrikoak gehienez, inprenta letraz idatziko dira (Arial 12 edo antzekoa), eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Izenik gabeko lurrak (Erein), Urt Zubiaurreren lehen liburua

Urt Zubiaurre Otamendik bere lehen liburua plazaratu du: Izenik gabeko lurrak (Erein) ipuin bilduma. Hainbat ipuin lehiaketa irabazi ditu, baina hauxe da argitara eman duen lehen liburua. Gaur egun, itzultzaile lanetan dihardu. Ondoko hausnarketa egin du gaur Donostian eskaini duen … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Lehertu da festa (Elkar) nobelaren aurkezpena

Eneko Aizpuruak Lehertu da festa (Erein) nobela aurkeztu du gaur eguerdian. Mikel Egileor protagonista duen sagaren hirugarren liburua da hauxe. Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da, eta Mikel Egileor ikertzaileari hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. “Europako Kultur … Continue reading

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Igandean Donostian, Bloomsday jaialdia

Igandea bete ekitaldi Igande honetan, Donostiako Okendo plaza inguruan, James Joycen unibertsora hurbilduko gaituzten antzerki saio txikiak eskainiko dituzte. Ulises nobelan oinarrituriko piezak izango dira. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, “emanaldi horiek ingelesez egingo dira, baina euskarazko eta gaztelaniazko interbentzioak ere … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment