Monthly Archives: uztaila 2016

Iparragirre Saria 2015 (III): Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena

Ekaitz Goioetxea Asurabarrena Urrian abendu bada… (Bertsopapera) (5.) Zergatik egin didate belarrietatik tira? Zergatik burla, iseka eta barre aurpegira? Mehatxatuen ezpainak matxinatuko balira, antzaldatuko lukete nire begien distira. Horrelako erasoak salatzea komeni da, laguntza eske jarri naiz helduagoei begira, baina … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Iparragirre Saria 2015 (I): Oihana Iguaran Barandiaran

Oihana Iguaran Barandiaran Argilunak (poesia)   EZETZ ERRE Erantzunen bila dabilenak, prest beharko du egon galderak aurkitzeko;   argia pizten duenak, prest behar du egon bere itzala ikusteko.   Galderak egiten ditugu argi bila eta argiak itzal berriak besterik ez … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Iparragirre Saria 2015 (II): Leire Alonso Allue

Leire Alonso Allue Gorritik morera dantzan (narrazioa) “Izenik gabeko neska gazte kanpotarra zen New York handiko antzoki ahaztu batean. Bere gorputzarekin adiskidetzeko beharra zuen emakumea zen. Atlantikoaren alde batetik bestera ihesean, Atlantikoaren alde batek kendutakoa bestean aurkitu nahian. Lehen emanaldiaren … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Lutxo Egia: “Paisaia ez da ikusten dena, idazten dena baizik”

Hiri hori da hiri hau hitzaldia eskainiko duzu. Antolatzaileek igorri diguten dossierrean erreparatu dugu, eta badirudi Gabriel Aresti izango duzula abiapuntu. Arestiren inguruko hitzalditzat har dezakegu? Lutxo Egia. Ez, inondik ere. Areago, hasieran hura “hiltzeko” asmoa zegoen, non eta Ean. Baina … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Miriam Reyesen hiru poema

Bizitzen irakatsi behar al didazu? Lagako dizut nire oskol-bilduma ukitzen, zurekin konpartituko poltsikoetan gordetzen ditudan azazkalak.   Haziak eman zizkiguten baina lotarako pilulak ziren benetan eta, zilbor lokartuan, fruitu-arbolak hazten zaizkigu.   Jaten emango dizut. Zatoz.   Besterena da agindutako … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Txotxongiloak eta liburu fantastikoak Gasteizen

Liburuen harira, hauxe diote antolatzaileek: “Liburuak objektu fantastikoak dira; liburuetan ageri diren eszenatokiak eta pertsonaiak ere bai. Liburu fantastiko horietarako leku hoberik ez dago hirietako kaleak janzten dituzten erakusleiho fantastikoak baino, hor pizten baita hiritarron irudimena. Txotxongiloak Gasteizen 2016 aukera … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Hemingway andreak

Liburua Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Isaak Martinez: “Aspalditik nuen ipuin hau idazteko gogoa”

Zerua gris egon arren, elurrez eta koloreetako etxeez inguraturiko istorioa da Isaak Martinezek eta Liébana Goñik osatu dutena. “Aspalditik nuen bi haurren inguruko ipuina idazteko gogoa”, Isaak Martinezek aditzera eman digunez. “Elkar ezagutzen ez duten bi haur, bata mutila, neska … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ixone Ormaetxerekin solasean

Nola sortu zen Ez dut gogoratzen? Nire obra beti mugitu izan da espazioa behatu eta deskribatzeko modu anitzen artean eta ikuslea obraren parte bihurtzea izaten du helburu, hots, behatzaileak behatutakoa eraldatzen duela frogatu. Kasu honetan, “Ez dut gogoratzen” lanaren gakoa … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Eako Poesia Egunak: aurkeztu dute aurtengo egitaraua

uztailak 15, barikua Solasaldia: Gure sorlekua fotogrametan Josu Martinez eta Iratxe Fresneda 20:00etan. Eskolondoko liburutegian. Kantaldia: Andrazkubak D´Capricho. 22:30ean Eskolapen.  Uztailak 16, zapatua Hitzaldia: Hiri hori da hiri hau Lutxo Egia (hitzak) eta Inun (musika eta hotsak). 11:00etan Eskolondoko liburutegian. Errezitaldia: Arrotz eta eder, poemak eta prosak … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment