Monthly Archives: urtarrila 2017

Antzerkia taberna giroaz jabetuko da

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei nola gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Literatura ikastaroa antolatu dute Donostiako Zaldi Urdina sorkuntza espazioan

Literaturaren adar ezberdinak landuko dira (poesia, narratiba, nobela) edo estilo jakin bati helduko zaio?  Yurre Ugarte. Literaturaren adar ezberdinak lantzen ditugu: mikroipuinak, ipuinak, poesia, antzezlanak, nobela… Horrela izan ohi da printzipioz. Gertatu izan da partehartzaileren batek hasieratik alor edota gai … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ismael Manterolaren “Maite ditut maite” liburua aurkezteko mahai-ingurua Bilbon

Asteazkenean (otsailak 1) 19:30ean Bilboko Anti liburu-dendan  aurkeztuko dute Ismael Manterola Izpizuaren saiakera: Maite ditut maite, Transmisioa XX. mendeko artean. Mahai-inguru baten bitartez aurkeztuko dute liburua, parte hartzaile hauekin: Haizea Barcenilla, Xabier Gantzarain eta Ismael Manterola bera. Hauxe izango da … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Kultur Maratila 2017 Leioa. Otsailak 1etik 5era

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Jon Alonso: “Naparraren kasua ez da ulergarria garai hartako testuinguruaren berri eman gabe”

Jon Alonso idazleak eskuratu berri du Tene Mujika beka; Jose Miguel Etxeberria “Naparra”ri buruzko proiektua idatziko du. Historia hurbileko lanak jorratzeko aukera ematen du Tene Mujika bekak; Elkarrek eta Debako Udalak antolatzen dute elkarlanean. Alonsok, beraz, errelatoaren gaiari helduko dio: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Miren Gorrotxategiri elkarrizketa

Nobelaren kontestua (maiorazgoa eta bere ondorioak, bereziki) ez da hain aspaldikoa. Gure gurasoen belaunaldiak ezagutu duen giroa dela esan daiteke. Akaso horregatik funtzionatzen du baita fikzioan ere? Kontestuaren oihartzuna ezaguna zaigulako, nolabait esatearren. Amama filmarekin ere antzeko gertatu zen. Bere … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Euskal literaturari buruzko ikastaroak Durangoko “Humanitates” zikloan

HUMANITATES 2017 ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, otsailaren 2a bitartean. Aurten Erdi Aroko Historia eta Euskal Literaturari buruzko ikastaroak emango dira, otsaileko bigarren astean hasita martxoko azken astera arte. Asteartetan elkartuko dira historiari buruzko ikastaroaren partaideak, eta ostegunetan euskal … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Arte eszenikoen erakusleiho izango da beste behin Kultur Maratila

2012an abiatu zen Kultur Maratila zikloa Leioan, bere baitan hainbat adierazpide hartuz: antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea… Antolatzaileen esanetan, “Kultur Maratilak horiek denak uztartzea eta plazaratzea du helburu. Kultur Maratila euskal sorkuntzaren plaza da, askotariko artistek eta publikoak bat egiten … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Peru Abarka lehiaketara narrazioak aurkezteko azken asteak

Bi atal ditu Peru Abarka album ilustratuen lehiaketak: lehenik, idazleek beren narrazioak aurkezteko txanda da. Ondoren, narraziorik onena zein den erabakita, ilustratzaileek narrazioa irakurri eta beren ilustrazioak aurkezten dituzte lehiaketara. 2005ean ekin zioten lehiaketari eta, iaz, Patxi Zubizarreta idazlea eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Irati Jimenezekin solasean

Odola, Gatza, Musua. Hiru kontzeptu, hiru liburuxka. Zergatik hiru hauek, eta ez beste batzuk? Odola izan zen Nabarra aldizkarirako idatzi nuen erreportaje sortaren lehen atala eta ideia honen oinarrian hura zegoenez, horixe hartzea erabaki nuen. Gatza oso egokia iruditzen zitzaidan, … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment