Monthly Archives: urtarrila 2017

Literatura tailerra antolatu dute EHUko Gipuzkoako Campusean

Joxemari Iturralde idazleak gidatuko du literatura tailerra. Izena emateko epea ireki da orain, baina ikastaroa otsailaren 22an hasi eta maiatzaren 10ean amaituko da. Asteazkenero bilduko dira, arratsalde partean (xehetasunak, albistearen amaieran). Euskal Idazle Elkartearekin elkarlanean Iaz, euskarazko eskaintza handitzea proposatu … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Barne iraultzen loraldia argitaratu du Amaia Lasak

Hainbat urtez, hainbat komunikabidetan idatzi ditu artikulu eta iritzi-zutabeak Amaia Lasa idazleak, besteak beste, Zeruko Argian, Eginen eta Euskaldunon Egunkarian. Orain, artikulu horietako asko bildu ditu, eta liburu-forman argitaratu, Barne iraultzen loraldia izeneko liburuan, Zortziko argitaletxearen eskutik. Lasa poeta Aurrez, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

John Berger gogoan (II)

Urtarrilaren bigarrenarekin jaso genuen albistea: John Berger arte kritikari eta idazlea hila zen. Autore estimatua izanik, haren lanari buruzko hainbat mezu eta oroitzapen zabaldu ziren sarean eta komunikabideetan. Bergerren lana euskarara ekartzeko lehen alea Iñigo Aranbarrik ekarri zigun: hamar poema … Continue reading

Posted in Amuak | Leave a comment

Azken patriarka argitaratu du Txalapartak

Marokotik Kataluniara aldatzen den familia baten bizipenak kontatzen ditu El Hachmiren Azken patriarka eleberriak; hain zuzen, Mimoun Driouch da eleberriko protagonista, saga bateko azken patriarka. Pertsonaia gorrotagarria da Driouch, askatasun handiz egiten ditu gauzak, senide emakumezkoei, berriz, eragotzi egiten dizkie. … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Haurrentzako irakurgai berriak sortzeko xedez

Etxepare Saria 2017 Nafarroan literatura arloan zegoen hutsunea bete nahi zen. Eta bide batez, literatura lehiaketen alorrean erreferentzia izan. Helburu horiekin abiatu zen Etxepare Saria. Biak aise bete direla esan daiteke. 2004. urtetik hona, idazleen eta bereziki ilustratzaileen topaleku izan da Etxepare Saria. 2017ko sariketa abiarazi … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Kixote hiltzen denean, sentitzen duzu benetan ezagutzen duzun norbait hil dela, ez pertsonaia bat”

Uda honetan, Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrena aitzakia hartuta, On Kixoteri buruzko kronika-sorta bat argitaratu zuen Iñigo Astiz kazetariak Berria egunkarian. Mantxara joan zen, eta bidaia horren fruitu, sei kronika argitaratu. Orain, Elkarren eskutik, liburu bihurtu da sorta hori: … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

“Atte Hil Aurretik” antzezlana estreinatuko du gaur Miren Tirapuk

(Argazkiak: Ainhoa Resano). Albiste ona izan ohi da antzerki berri baten estreinaldia, eta are gehiago konpainia berri baten sorreraz lagunduta baldin badator. Miren Tirapuk Zubi ekimenaren bultzada izan du proiektu hau garatzeko orduan. Aurretik Zubik lehen urratsak eman dituzten beste … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

“Idazleak ez ezik, euskal sortzaile andana izanen dugu (H)ilbeltzan”

Maiz, abiatzea bera baino zailagoa izaten da mantentzea. Duela pare bat urte hasitakoari eutsi egin diozue beste behin ere. Nobela Beltzaren Astea egonkortu egin den seinale al da? Aurten dugu 3. edizioa, eta egia erran urtetik urtera egitarau gero zabalagoa eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Beatriz Chivite: “Hiriak dira nire musak”

Blas de Otero Poesia Lehiaketa Bilbo Udalak antolatzen du. Epaimahaiaren ustez, Beatriz Chiviteren poesiak ekialdeko poesiaren kutsua du. Haikuaren filosofia dario bakartasunaren inguruan moldaturiko testuari. Eguneroko bizitza arrunta islatu du bere poemetan, bizi-esperientziak Veneziako arte, kultura eta lanarekin uztartuz. Blas … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Leire Bilbao: “Ekintza gutxi ditu ipuinak, eta barne gogoeta asko”

Gerra iristen denean, etxekoen egoera nola aldatzen den islatzen du ipuinak. Antzeko argudiorik irakurri diogu Lizardi Sariko epaimahaiari. Pikondoaren balada ipuinarekin zer kontatu nahi izan duzu?  Leire Bilbao. Lukasek bizitzaren gainean daukan ikuspegia kontatzen dut, bere iloba Martinaren ahotik. Lukasek erabaki sendo … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment