Monthly Archives: otsaila 2017

Hizkuntza, Nazioa, Estatua (Elkar) liburuaren aurkezpena

Joxe Azurmendik Hizkuntza, Nazioa, Estatua (Elkar) aurkeztu du gaur.

Posted in pe-Arrantzatuak, Periskopia | Leave a comment

Antton Olariagaren marrak eta hitzak ikusgai

Hilaren 20tik hasi eta martxoaren 17ra arte, Antton Olariaga (Usurbil, 1946) marrazkilariaren lanak erakutsiko dituzte Donostiako Komikigunean. Ibilbide luzeko marrazkilaria da Olariaga. 70eko hamarkadan ekin zion lanari, Valentziako Las Provincias egunkariko ilustrazioak eginez, eta, gerora, euskarazko prentsan hasi zen lanean: … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Donostiapedia proiektua burutzeko lan deialdia

  1. AURKEZPENA Euskal Idazleen Elkarteak (EIE aurrerantzean), Donostiapedia proeiktuaren inguruan, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean garatzen ari den Haur eta Gazte literaturaren wikiproiekturako egoiliar baten bila dabil. Horretarako deialdi hau luzatzen du.  2. DEIALDIAREN HELBURUA Deialdiaren helburua DONOSTIAPEDIA proiektuan parte hartzeko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Igartza Saria, idazle berriei zuzenduriko beka

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XX. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA sortu du idazle berrientzat. Bekak, 6.000 euroko diru-laguntza izango du, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Aritz Gorrotxategi: “Zer gertatzen da gauzak hankaz gora jartzen direnean?”

Kutxa Donostia Hiria Saria eskuratu zenuen Zer egingo dugu orain opariekin ipuin-bildumari esker. Nola hartu zenuen berria? Pozez, diruaz gain, sariak berarekin baitakar argitaratzea. Dena dela, lehiaketak erlatibotasunez hartu behar dira, eragile asko baitaude tartean. Erabakia hartzen duen epaimahaia irakurle … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Jokin Apalategik gaztetan idatzitako bi antzezlan argitaratu ditu

Jokin Apalategik gaztetan idatzitako bi antzerki obrarekin osatu du “Erbia piper beltxean bezala” bilduma. Egileak berak idatzi du liburuaren sarrera laburra, liburu honen zergatiaren argigarri: “1963ko urritik aitzina nire bizitzan haustura eta norabide aldaketa jabetu ziren. Haustura, orduarte, bizitza idealizatzeko … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Zebrabidearen uberan: Luis Elizetxea eta Xabier Etxaniz Rojo

Arrosa Sareko Zebrabidea magazinak literaturari tartea egiten dio ostiralero. Gonbidapena luzatu digute eta, hemendik aurrera, han izango gara bi astean behin. Helburua: Hitzen Uberan atarian argitaratzen ditugun edukiei errepasoa egitea; besteak beste, elkarrizketei emango diogu arreta berezia, horiexek baitira gure … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Eider Perez: “Sari bat irabaztea beti da pozgarria”

Itsasoaren eta maitasun harremanen arteko paralelismo moduko bat egin duzu ‘Bi arrain’ izeneko gutunean. Bateko zein besteko gorabeherak parekatzean datza gutunaren xarma, ezta? Gutuna herri arrantzale giroan idatzia da, kaiaren inguruan, eta eremu hori baliatzen du gutunaren idazleak senti duena adierazi eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren edizio berri bat

Bilboko Udaleko Kultura Sailetik aditzera eman dutenez, “partaidetza Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik”. Lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira. 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

’1615′, Itxaro Bordaren poemekin osatutako ikuskizuna

Itxaro Bordaren idatzietan oinarritzen da 1615 ikuskizuna. Poema bilduma honek oraina eta iragana uztartzen ditu: “duela 400 urte euskal arrantzaleek bizi izan zuten gertakari tragikoan murgilduz eta Islandiaz maitemindua den idazle honen testu autobiografikoez josirik”, Bilbo Zaharra euskaltegiaren web orrian … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment