Monthly Archives: martxoa 2017

Hatsaren Poesia Eguna apirilaren 2an izango da

Hauxe da Hatsa elkarteak aurtengo ekitaldirako prestatu duen egitaraua: -13:00etatik 15:00etara: bazkaria. Norberak eraman behar du janaria, eta antolakuntzak kafea prestatuko du denontzat. -16:00etan: ”Hatsaren Poesia 2017” liburuaren aukezpena, Graxi Solorzano-ren sar-hitzarekin. -16:30ean: ‘Zazpiurtekoak beluzten’ emanaldia, Agurtzane Anduetzak Maddi Zubeldiarekin … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Juanjo Olasagarreren Poz aldrebesa (Susa)

Juanjo Olasagarrek Poz Aldrebesa (Susa) nobela aurkeztu zuen Donostian, 2017ko martxoaren 23an.

Posted in pe-Hitzen uberan, Periskopia | Leave a comment

Juanjo Olasagarrek “Poz aldrebesa” nobela aurkeztu du

“Defendatzen dut nobela edo fikzioa errealitatea argitzeko.” “Niri interesatzen zait barrua nola ageri den kanpoan, kanpoa nola ageri den pertsonaien barruan, eta horrek nola behartzen dituen pertsonaiak. Zentzu horretan uste dut nahiko orekatua dagoela nobela kanpoan eta norberaren baitan gertatzen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Ana Malagon: “Askoz ere interesgarriagoa da zure iritziaren kontra dauden pertsonaiak sortzea”

Harrera beroa jaso zuten Ana Malagonen mikro-ipuinek orain hiru urte, egoteko lasai, ez zela ezer gertatzen zioten haiek (hemen irakur dezakezue garai hartan Malagoni egin genion elkarrizketa). Orain, jada egina zuen horretatik urrundu nahi izan du apur bat idazleak, eta … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Karlos del Olmo-rekin solasean, “Arestiren nazioa, antzerkia” liburuaz

Arestiren nazioa, antzerkia. Zerk eraman zaitu lan hau egitera, zerk piztu zizun gai honekiko grina? Gezurra badirudi ere berez gaztelaniaz egindako lan batetik dator: Jon Kortazarren ikertaldeak gaztelaniazko argitaletxe baterako lan bat egin zuen nazioa, autonomia eta euskal literatura bezalako … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak | Leave a comment

Kirmen Uribe eta Pello Lizarralderen artean dago 111 Akademiaren Saria

Saria nori eman erabakitzeko prozesuak urrats bat egin du aurrera. 111 Akademiak bigarren bozketa txanda amaitu berri du. Txanda horretan sei liburu hauek zeuden: Miren Gorrotxategiren 33 ezkil (Elkar), Xabier Mendigurenen Alsina (Elkar), Jose Inazio Basterretxearen Begoñaren itzalpean (Elkar), Kirmen … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Bertako Fest: Baratzatik gertuko arte eszenikoen jaialdia

Zer da Baratza? 2013an abiatu zen Baratza. Helburua: arte eszeniko garaikideak sustatzea. Hainbat sorkuntza prozesu hauspotzen dira bertan: hausnarketa, prestakuntza, elkargunea, hedapena, eztabaidak, egitaraua eta abar. Dantza eta antzerkia ditu arretagune nagusi, eta, era berean, diziplina horiek hurbildu nahi dizkio … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 2. Behia

EIDER RODRIGUEZEN IPUIN itogarrian bezala, neuri ere heldu zitzaidan Buenos Airesera joateko unea. Ez nuen taxirik hartu aireportuan, agian horregatik eguerdira arte ez nuen izan nire helmugara heltzerik, hiriaren hegoalderaino heltzerik hain zuzen. Almagro auzoan baitzegoen liburutegi ñimiñoa, eta hantxe … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Isturitzetik Etiopian Barrena emanaldia estreinatuko dute bihar

Ahozko kultur ekitaldi bat sortzeko helburuarekin antolatu zuen Gasteizko Udalak iaz Gazte Sortzaileak Beka. Besteak beste, Beñat Goitiak eskuratu zuen, eta horri esker ondu du Isturitzetik Etiopian Barrena emanaldia. Honelaxe laburbildu dute ikuskizunaren muina antolatzaileek: “Isturitzetik Etiopiarako, des-paradisurako, deserturako, finean, … Continue reading

Posted in Albisteak | Leave a comment

Zebrabidearen uberan: Mikel Hernandez Abaitua eta Kattalin Miner

Arrosa Sareko Zebrabidea magazinak literaturari tartea egiten dio ostiralero. Gonbidapena luzatu digute eta, hemendik aurrera, han izango gara bi astean behin. Helburua: Hitzen Uberan atarian argitaratzen ditugun edukiei errepasoa egitea; besteak beste, elkarrizketei emango diogu arreta berezia, horiexek baitira gure … Continue reading

Posted in Albisteak, ga-Zebrabidea, Gatzetan gordeak | Leave a comment